Martin Salvador Fundazioa Mendigorrian
Mendigorriako kale bati izena emanez, Martin Salvador topatu dugu. Eskura dagoen informazioa eskasa denez, ez dakigu zehazki nor izan zen gizon hau, ez eta bere bizitzako gorabeherak zeintzuk izan ziren ere; badakigu, ordea, haren izena herrian karitateari bideratutako fundazio bati lotuta dagoela. Ekimen mota horiek, ongintza partikularraren barruan kokatzen dira. Horren bidez, pertsona batek, testamentuaren bitartez, bere ondarearen zati bat obra pia edo fundazio bat sortzera bidera zezakeen.
Artxiboak Mendigorria