Submitted by iab on

ALDEEk antolatuta maiatzean Irakurketa errazaren inguruko ikastaro batean izan ginen. Bertan Nerea Aizpurua irakasleari esker hobeto ezagutu dugu proiektu hau. Proiektua azken urteetan indarra hartzen ari da irakurtzean dauden zailtasunak begi bistan daude eta.

Zertan datza Irakurketa erraza? Irakurtzeko zailtasunak dituztenei begira egokitutako irakurketak dira. Jatorrizko testuak jarraibide eta gomendio batzuei jarraituz egokitzen edo sortzen dira originalaren gainean. Araudia jatorriz europarra da.

Irakurketak sortzen dituen zailtasunak bi arlotan ulertu behar dira:
- Aldi baterako zailtasunak: hizkuntza berri bat ikasten ari direnak, eskolaratze gutxikoak, administrazio hizkuntza burokratikoa ezin ulertu, euskaraz irakurtzera animatzen ez direnak, ikasteko zailtasunak dituzten taldeekin egindako saioak e.a.
- Zailtasun iraunkorrak dituztenak: desgaitasun intelektuala, autismoa, zahar egoitzetako erabiltzaileak e.a.

Ikastaroan Irakurketa Errazaren (IE) garrantzia eta helburuak landu dira. Irakurketa Erraza irakurmena eta ulermena errazteko egokitutako testu eta materialak dira, irisgarritasun kognitiboa bermatzeko eta kultura, informazioa eta literaturara denek sarbidea eskura izan dezaten.

Denok dakigunez: “irakurketak ezagutzak zabaltzen, irudimena pizten, gizarteratzen eta autonomia eta autoestimua indartzen laguntzen du”. Zer izango zen Ereiten irakurketarik gabe? (Eta AAk oraingoz ez du irakurriko gure ordez!)

Hondarribia Liburutegiak