Pasaiako badiak Historian zehar izan duen garrantzia ukaezina da. Pisu hori modu desberdinetan gorpuztu da herenegun, atzo eta gaur. Denboraren joan-etorrian askotariko errealitateak ikusi ditugu, beren aztarnak modu eta euskarri ugaritan irudikatuz: jendearen bizipenetan, gizartearen egituraketan, eraikinetan, objektuetan, kartografian edota idatzitako agirietan. Horiek guztiek gure iragana islatzen dute eta bere ezagutzan sakontzeko ezinbesteko tresnak dira, bai egun ikusten duguna ulertzeko, baita duela 50 urte, 100, 200 edo 500 urteko kontuetara hurbiltzeko ere.
Bloga Bristol PasaiaIrudi berria prestatu digu Martin Etxauri Sainz de Murieta, Txo!? ezizenez ezagunagoa den artista garaikide nafarrak. Bere lanak Elurmaluta Produkzioaken ikus ditzakezue edo baita hurrengo esteken bidez ere:
Mastodon @txo_elurmaluta
Web orria https://www.elurmaluta.net/home
Irudiaz gain, irudiaren mugimendua ere jaso dugu eta segidan duzue ikusgai.
Artekaritza Txo!?
Uztailak 5, eguerdiko 12:30tan eta Pasai Donibaneko “Kultur Aterpea” aretoan, Bristoleko Unibertsitateko irakasle den Evan T. Jones doktoreak hitzaldia emango du. “Pasaia, Bristol and ‘El Cristo de Bristol’ (c.1453-1600)” izenburupean, Pasaiako badiak eta Bristolek XV eta XVI. mendeetan garatu zituzten merkataritza-harremanak hizpide izango ditu hizlariak. Harreman horiek, gainera, herriko parrokian gordetzen den ondarean isla dute, “Bristoleko Kristoa” irudian. Hori dela eta, ikertzaileak artelan hori ere hizpide izango du.
ArtekaritzaXX. mendea, abangoardiaren mendea bezala ezagutua, egutegi gregorianoko II. milurtekoko azken mendea izan zen. 1901eko urtarrilaren 1ean hasi zen eta 2002ko abenduaren 31n bukatu. Nola eman zioten ongietorria XX. mendeari Orendainen? Honen erantzuna 1901eko urtarrilaren lehenaren Osoko Bilkuraren aktan irakurri dezakegu:
OrendainAkten hustuketa idatzita dagoena irakurtzea eta bertan jartzen duenaren laburpena egitea dela laburbildu daiteke. Askotan zailena irakurtzeko ahalmena izatea dela pentsatzen da baina kasu askotan garrantzitsuagoa da testuingurua ondo ulertzea hustuketa zuzena egiteko.
Agian, horrela esanda ez da ulertzen, horregatik adibideak jartzea esandakoa frogatzeko modurik egokiena litzateke.

Baliarraineko Udal Artxiboa. Signatura: 0003-1_020
Baliarrain