3 Zangotako II Komiki Solasak
Komikigunean laster hasiko dira komikiaren inguruko solasaldiak. Aurten hiru gai nagusi landuko ditugu: Literaturatik komikira (euskaraz) lehena izango da ekainaren 11ean. Eta hurrengo biak berriz, udazkenean burutuko dira: Oihua sarean: H28 aldizkari saretirikoa (euskaraz) eta El trabajo del editor en el cómic (gazteleraz). Hitzaldi guztiak Komikigunean bertan gauzatuko dira, larunbatetan, asteburuak ematen duen lasaitasunarekin, eguerdiko 12:00tan.