Harria Hitz bisita apirilean Usurbilen

Submitted by ereiten on

HARRIA HITZ bisitaren udaberriko egutegia prest dugu dagoeneko, eta apirilaren 13an izango duzue ibilbidea egiteko lehen aukera. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.  

Hondamuinean

Submitted by ereiten on

LABETIK ATERA BERRIA, Farmazia Beltzaren botika berria.


Nere bidea: galdetzea. Beti galdetzen nabil, zaramaren erdian. Hemendik nola ateratu... Izan ere, hondoa jo arren, gure lagunak ez daude hondoratuak, ez behintzat guztiz desagertu arte. Txangurro egina dauela, alegia; baina hondamuinean ere berdelurdinak ez direla gogoratzeko indarrak bildu beharko dituzte. Amamaren tutuluak!

Adiorik gabe

Submitted by ereiten on

Apirilaren 6an, larunbata, 18.00tan Donostiako Antzoki Zaharrean Adiorik gabe egitasmoaren ekitaldi berri bat egingo da Donostiako Udalak bultzatuta.


Oraingoan Francisco Arratibel Frutos, Jose María Elicegui Díez eta Gladys del Estal Ferreño artearen lengoaia erabiliz ekarriko dira gogora. Horretarako, Koldo Almandoz, Aiert Beobide, Olatz Beobide eta Juantxo Zeberioren zuzendari artistikoen sorkuntzak eszenaratuko dira.

Emakumeak ikusiarazten

Submitted by ereiten on

Martxoaren 8a hurbil dago eta gure erabiltzaileei orri-markatzaileak banatuko dizkiegu!


Eta zer dute berezi orri-markatzaile hauek?

Ba Hondarribiko emakumeek idatzi dituztela.

Guk eskatu diegu guretzat, gure erabiltzaileentzat hobeto esanda, beraiek zeozer idaztea eta gure lankide Maite Caballerok egindako marrazkiaren laguntzarekin hemen dauzkazue.

Artxiboan egindakoak

Submitted by ereiten on
Orain dela urte bete argitaratu genuen berrietako batean esan genuenez, blog honen helburuetako bat artxiboan egiten dugun lana plazaratzea da. Horretarako, Villabonan ekimen desberdinak jarri genituen martxan, beti ere, gordetzen dugun dokumentazioaren kontserbazioa bermatzeko helburua jarraituz.

“En memoria del gran bertsolari “Pello Errota” hijo de este pueblo…”

Submitted by ereiten on
2019-02-03 pasa berri dugu. Asteasuar guztiek edo gehienek ezagutzen duten data da hau, izan ere, herriko pertsonai ospetsuenetako bat hil zeneko mendeurrena ospatzen baita. Udalak egun hau gogoratzeko 2018 urtean hasi zituen ospakizunak omenaldi moduan, urtean zehar hainbat jarduera aurrera eramanez. Hasi berri dugun 2019 urte honetan ere ekitaldi gehiago antolatu dira, batzuk bertsolaritzarekin lotutakoak eta beste batzuk ez. Lehenengoa Santa Ageda bezperan izango da, ospakizun horretarako bertsolari ospetsu desberdinak etorri direlarik Asteasura. Herri osoan zehar ibili dira kantari.

2018ko ondare jardunaldiak

Submitted by ereiten on

Hainbat herritako ondare jardunaldietan parte hartu du aurten Ereitenek. Besteak beste, Zumaian eta Oreretan


Zumaia EMEz: emakumeen pausoz pauso ibilbidea

Jerardo Elortzaren bilduma

Submitted by ereiten on

Jerardo Elortza izango du izena Oñatiko Udal Ondare Bildumak.

Gaur aurkeztuko dugu bildumaren lehen alea, Iñigo Bianek Oñatiko eruditoarekin izandako solasaldien emaitza.

Abenduak 19, Oñatiko udal aretoan 19.00etan

Subijana udalaren esku

Submitted by ereiten on
Urteko azken berri honek emango dio amaiera Subijanari buruz idatzi dugun berri sortari eta nola ez, enpresaren azken faseari buruzkoa izango da, hau da, estanpatuen fabrika izatetik, abandonatze garai bat pasa eta Mintzola ahozko lantegiak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak erabili arte. XX. mendearen erdialdean hasi zen enpresaren beherakada, 1966 urtean ordainketen etetea adierazi zuelarik Hartzekodunen Batzordeak.

Gure UZTA

Submitted by ereiten on

Fanzineen aroa atzean utzita, autoedizioarenean omen gaude. Halere, isbn-dun argitalpena egiteari ekin diogu. 'zine kutsua badu ere; autoekoizpena bada ere. Are: gure kabuz egindakoa da; ez digu inork halakorik eskatu; inork ez du halakorik espero.


Ez al da beti horrela izan, ala?