TRANSports erakusketa Tolosan
Gipuzkoa, Nafarroa, Huesca eta Pirinio Atlantikoetako artxiboen arteko elkarlanari esker, maiatzaren 23tik aurrera, TRANSports erakusketa ikusgai egongo da Tolosan, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean.
Gipuzkoa, Nafarroa, Huesca eta Pirinio Atlantikoetako artxiboen arteko elkarlanari esker, maiatzaren 23tik aurrera, TRANSports erakusketa ikusgai egongo da Tolosan, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean.
Oñati beste begirada batetik ezagutzeko aukera duzue honakoa. Oñatiko Hurretik proiektuak, Oñatiko ondarea trasmititzeko arduradun den ekimenak, eta Ereitenek parte hartu dute bisita hauen antolaketan.
Maiatzak 19, 11:00etan 'Emakume ikusezinak' bisita gidatuko dute Anton Azpiazu eta bertako Turismo bulegoak. Bisita hau Oñatiko kaleetan zehar burutuko da, 120 minutuko iraupena izango du eta euskaraz egingo da.
Zabaldiya bildumarekin aurrera jarraituz, Pasaiako Udala eta Ereitenek elkarlanean sortu dute 'Gehiengoaren hiria' liburua. Egileak Jonander Agirre Mikelez eta Ander Gortazar Balerdi izan dira.
Liburu honen aurkezpena Trintxerpen izango da 2019ko maiatzaren 9an 19:00tan, Trintxerpeko Udal Liburutegian.
Hasi gozatzen liburuaren aurkezpenari esker:
HARRIA HITZ bisitaren bigarren saioa burutuko dugu maiatzaren 4an. Oraingoan gidari berezi bat izango dugu gainera, Ismael Manterola EHUko Artearen Historiako irakaslea. Bere ezagutzaren bitartez 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.