Medialabeko artxiboaz eta bildumaz
2016tik Tabakalerako (Medialab) liburutegian lan egiten duen Ereiteneko taldea egiten ditugun zereginen arabera antolatuta dago: batetik, artxiboa eta informazioaren kudeaketa, eta, bestetik, liburutegia, non bilduma mantentzeko behar diren zeregin guztiak egiten ditugun: eskurapenak-erosketak, katalogazioa eta sailkapena, eta dokumentuen prozesu teknikoa.
Komikigunea eta Luis Gasca
Oiartzungo populazio eta biztanleriara hurbilketa
Antzin Erregimeneko demografiara hurbilketa bat egitea ez da lan samurra, garai hartan ez baitziren biztanleriaren inguruko azterketak egiten, ez gaur egungo moduan behintzat. Euskal populazioaren inguruko lehenengo ikerketa demografikoa aurkitzeko 1805 urtera joan behar gara, eta itsas armadako kapitain eta Historiaren Errege Akademiaren zuzendari izandako Jose Vargas Ponceren (1770-1821) eskutik datorkigu; bigarrena Paskual Madoz (1806-1870) politikari nafarrak egin zuen, 1843.urtean.
Igantziko Udal Artxiboa, antzinetik aitzinera
Pertsonaien animazio tailerra Komikigunearen eskutik
Hondarribiko Liburutegia sormen iturri
Iraganeko toponimia edo leku-izenetan sakonduz
Aspaldiko agiriek anitz gauzaz dihardute. Beraien bidez jorra daitezkeen gaiak ia amaiezinak dira. Ez dute Historian murgiltzeko bakarrik balio; hein batean ala bestean, esparru edo diziplina desberdinek haien ezagutzan sakontzeko erabil ditzakete. Horietako bat, zalantzarik gabe, toponimia edo lekuen izenei lotutako arloa da. Itzal handiko esparrua dugu gurean, eta ia herri guztiek, modu batera ala bestera, beraien inguruko leku-izenei buruzko lanak garatu dituzte.
Hitzarmen kolektiboaren lehen urratsak
Euskara herritarrena da
XVIII.mendean idatzizko komunikazioa erdaraz egiten zen ia erabat. Bai partikularren artean eta baita erakundeekin ere. Hori egunero ikusten dugu udal Artxiboetan. Tarteka, baina, errealiteateak zirrikitua topatzen du idaztizko agirietan. Horrelakoetan, euskarazko hitzak protagonista bihurtzen dira. Hobe erranda, ezarritako langa gainditu egiten dute euskal hiztunek. Ohikoa agerian geratzen da, ofizialtasun baztertzaileari izkin eginez. Errealitatea "...en lengoa vascongada..." pasatzen zen eta.