Berriak Gipuzkoako Artxibo Orokorrean
Orain dela hilabete batzuk proiektu berri bati hasiera eman diogu, oraingoan Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Tolosako San Frantzisko kalean kokatuta dagoen Gipuzkoako Artxibo Orokorrean gaude hain zuzen ere. Ez da lehenengo aldia Ereitenek eta Aldundiak elkarrekin lan egiten dutela, izan ere, urteak daramatzagu proiektu desberdinak aurrera eramaten, bai Tolosan baita Oñatin ere, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan.
Pasaia eta Bristol
Askotan, Historian zehar gertatu pasadizoak ulertezinezkotzat jotzen dira. Bitxikeri azaldu ezinak. Gero eta gehiago, orduan eta hobe. Era berean, beste askotan, gertakizuna da aintzat hartzen dena, prozesu historikotik gaindi. Ildo horretan, gainera, sasi egiak bihurtzen dira egi bakar. Ikusgarria, festibalgarri bihurtzeraino, beharrezkoa balitz.
Natasha

Koldo ALMANDOZ, Aritz TRUEBA
Natasha
Perspektiba kontua da
Zalantzarik gabe, perspektiba kontua da. Artxibo mota desberdinak daude, asko, ia artxiboak beste: modernoak, ruinosoak, erosoak, berriak, handiak, hotzak,… Haietara goaz lanera, egunero jantziko dugun arropa haiei egokituaz. Lanera goaz bakarrik, binaka, onenetan hiru lankide. Batzuk musika eramaten dugu, besteek nahiago Irratiko hizlarien konpainia, besteok nahikoa dugu gure pentsamenduak entzutearekin. Prest daramagu bakoitzerako aproposena. Dagoeneko, gure "kamaleoitasuna" ikaragarri garatua dugu. Nik uste gure DNAren estrukturan ere erantsia dugula.
Jon Benitoren Lagun minak
Jon BENITO ARANBARRI
Lagun minak
Lazkaomendiko landa eskola
XX. mendearen lehen erdira arte esan daiteke ia inor ez zela herri txiki edota herrixketako eskola eta bertako ume edo gazteen hezkuntzaz arduratu. Oso gutxi ziren ume eskolaratuak, eta hauetako asko sasoi zehatz batzuetan besterik ez ziren joaten, baserrietan lan egitera behartuta baitzeuden. Herrietan bizi zirenek eskola gertuago izatearen abantaila izan ohi zuten, baina mendialdean bizi zirenek eskolarik ere ez zuten gertu. Eskolaratze ezak Lazkaon bertan, beste udalerrietan bezala, analfabetismo maila altua zekarren eskutik.
Gordailuko liburutegia
Antzekotasunak
Segurako Udal Artxiboan argazki bilduma bateratu bat sortzen ari gara. Duela urte batzuk herritarrei etxean gordeta zituzten irudiak udaletxera ekartzeko gonbita egin zitzaien; gero, banan bana digitalizatu, eta kopia erakundean gorde asmoz.