Ereitenen lehenengo bideoa

Submitted by ereiten on

Aurten Ereitenen egiten ditugun lan prozesu anitzei buruzko informazioa testu eta irudi bidez jaso eta zabaltzeaz gain, bideo formatuan ere emango dugu. Prozesu hauetako bat erakusketa izan ohi da. Erakusketak landu, muntatu eta bertako bisitak zein tailerrak antolatzen burututako lanak burutzen ditugu.

Harria Hitz bisita eta serigrafia tailerra

Submitted by ereiten on

Udako egun hauetan zerbait desberdina egiteko gogoz? Zatoz HARRIA HITZ bisitara uztailaren 13an. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, egun-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eta, arratsaldean Usoa Zumetarekin familientzat serigrafia tailerra eskainiko baititugu Usurbilen.

Harria Hitz bisita irailaren 26an

Submitted by ereiten on
HARRIA HITZ bisita gidatu berri baten proposamena duzue honakoa. Udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu ditugu zuentzat, laster izango duzue berri gehiago. Larunbat honetan, goizeko 11:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu Usurbilen. Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen adibide garbia da Usurbil. Herriaren euskal arte eta sorkuntzarekin. konpromezua beti izan da senda.

Hondarribiko Liburutegia sormen iturri

Submitted by ereiten on
Denok dakigu liburutegietan dagoen fondo mota adina erabiltzaile daudela. Erabiltzaileek zer topatzen duten liburutegietan ez da gehienetan erraza azaltzen edota ikusten. Baina Hondarribiko liburutegian saiatuko gara. Eta helburu horrekin Liburutegia sormen iturri programa aurkeztu nahi dizuegu. Gehienoi gertatu zaigu noizbait zeozer ikusi, entzun, usaindu eta pelikula edota libururen batekin oroitzapen bat etortzea burura. Nori ez zaio gertatu tomate orlegi frijituak, katxiporreta, ziri magikoak... entzun, eta pelikula edota liburua burura etortzea.

Yarin emanaldiaren mediazioa

Submitted by ereiten on
Lekuonako Kultura mediazioetaz gain irailan Kukai Dantza taldearekin batera mediazio dinamika bat garatu dugu “Yarin” obraren inguruan. Izenburua Maya eta Marín abizenekin egindako hitz-joko bat da. Izenburua bera jada obraren esentziaren adierazle da: bi abizen, bi kultura, bi dantza elkartzen diren esperientzia. Bide honetatik Jon Maya eta Andrés Marín dantzariek euskal dantza eta flamenkoa nahasten diren obra bat aurkezten digute. Obra hau 2022ko irailean Sevillako Flamenco bienalean aurkeztuko da (Teatro Central-en), eta 2023ko urtarriletik Euskal Herrian herriz-herri ibiliko da.

Zumaiako hiribildua

Submitted by ereiten on

Itsas gora, Narrondo eta Urola ibaiak, hondarrezko haitzak,… itsasoari begira bizitoki bat antolatzeko grina handia behar zuten gero gure aurrekoek. Behar bada horregatik Bedua edo Oikiako ibia nahiago zuten. Horregatik ere, inguruko mendi magaletan nahiago bizi. Beharrak bultzatuta, baina, ingurune horietan bizi zirenek gune libre bat behar zutela erabaki zuten. Lege, epaile, arau propio. Itsasoa eta lehorra lotzeko premiak asetzeko adinekoa. Narrondo eta Urolaren gainean pasatzea ahalbideratzen zuen zumeetako ibia lehenetsi zuten horretarako: Zumaia, hain zuzen ere.

Hormen artean dantzan

Submitted by ereiten on

Image removed.Haatik Dantza Konpainiak Hormek Diote ekimenaren helburuak jarraituz, Horma ezberdinetan egindako muraletan oinarritu eta bizikidetza ardatz izan duten bost sorkuntza aurkeztuko ditu. Dantza, kaleko arte bezela ere aldarrikatuz.

Udal Langileen Garbiketa

Submitted by ereiten on

Image removed.Garbitu hitzak toki edo gauza batetik zikinkeria kentzea esan nahi du. Zikinkeriak berriz, toki edo gauza horretan berezkoa ez den eta kutsu negatiboa duen zerbait ematen du aditzera. Beraz, zerbait garbitzea toki edo gauza horrek berezkoa ez duen eta negatiboa den hori desagerraraztea litzateke.