Korsikera baino ez zekiten horiek 'morts pour la patrie'

Submitted by ereiten on

Image removed.Heroia izatetik psikopata izatera; gizakia eta animalia; sentimenduak kupidarik gabeko egoeran.

Giro gordin eta bortitzean murgildutako pertsonak ditugu protagonista: jende xumea gerrara eramana (edo joana). Bizitza normala duten pertsonak, heroi ala borrero bihurtuta. Hil ala bizi da aukera. Askotan aukeratzen ez dena.

Duela mende erdiko Salbatore jai haiek...(1)

Submitted by ereiten on

Image removed.Ederki gogoratzen ditut jai egun haiek, hura zen hura festa giroa gure lagunartekoa. Salbatore jaietan ohitura zen bezela herriko kale eta balkoiak gogoz apainduak agertzen ziren nolanahiko egunak ez zirela jakinaraziz.

Eskola

Submitted by ereiten on

Ez da arraroa izaten artxibo batean dokumentazioa kasualitatez topatzea. Nik beti pentsatu dut artxiboek altxorrak izkutatzen dituztela. Eta batzuetan zoriak historia berri baten bat eskaintzen digu ondarea eta oroimena aberastuaz.

Oraingo honetan agerturiko altxorra Amasako Eskola berria eta maisuaren etxearen proiektuak dira. Herriko eskolen historia ikertzeko aukera ematen digute. Eta era berean, helduei gogorarazi eta gazteei azaldu nola izan zen Hezkuntzaren funtzionamendua historiaren garai ezberdinetan.

Saskiak

Submitted by ereiten on
Azkeneko hilabeteetan ezohiko jarduera bat burutu dugu Ereitenen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gordailua eraikinean gordetzen diren 300 saski baino gehiagoren kontserbazio lanetan laguntzeko aukera izan dugu. Dakizuen moduan Gordailua Irunen dago kokatua eta Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa da. Artea eta ondare higiezinaz gain, etnogintzari eskainitako bilduma izugarria dute. Aipatutako saskien kopuru handiena, esaterako, etnogintzako bilduma horretatik dator eta tipologia ugariren, lanbide tradizionalen eta jarduera ezberdinen erakusgarri dira.

Irtenbiderik gabeko gertaera

Submitted by ereiten on
Gaurkoan XX. mende hasierako egun batean, iluntzean, gertaturiko gertaera baten berri eman nahi dugu. Adunako Udal Artxiboan egun horretako gertaerari buruz hiru herritarrek egindako aitorpena eta alkateak horren inguruan egindako ikerketaren erantzuna dago gordeta (sig. 703-35). Egun hartan, arratsaldea Arretegi baserrian lanean pasa ondoren Isidro Zabala, Miguel Anton Eizmendi eta bere semea zen Bautista Eizmendi etxerantz zihoazela, egun horietako zurrumurrua bihurtuko zenaren lekuko izan ziren.

Komikigunea 2019an

Submitted by ereiten on

Komikigunea Koldo Mitxelena Liburutegiaren komiki funtsa bildu eta kudeatzen duen ekimena da. Bertan liburutegi, artxibo, katalogazio zein kudeaketa lanak burutzen ditugu.

Katalogazio lanen artean funtsa pertsonalak, kartelak, analitikak, askotariko komikiak e.a. izan ohi ditugu esku artean. Katalogazio berezia burutzen da ale bakoitzarekin esaterako komiki generoak ere gehituz. Hemen aurkitu ditzakezue orain arte katalogatutakoak.

Ereiten ere 'Komunitatea eta komunikazioa' ardatz hartuta

Submitted by ereiten on

Ereitenkumeak Talaioseko lagunei esker ‘Komunitatea eta komunikazioa' lantzen aritu gara formakuntza saio batean. Esperimentu positiboa izan da zinez, bai barrura, eta baita kanpora begira ere, zer hobetu detektatu eta hainbat kanal berri martxan jartzeko akuilu gisa.

Igantziko bestak: bertsolariak, kirola eta zenbait dantza polemiko XX. mendeko San Migeletan

Submitted by ereiten on

Gainean dugu 2022ko San Miguel eguna, Igantziko herriak gogotsu itxoiten duen data, buruilaren egun honekin hasten baitute herriko bestak igantziarrek. Udal artxiboan daukaten funts interesgarrietan arakatzen ibili gara, bertan dituzten bestetako programak kuxkuxeatuz. Zenbait ale dituzte, XX. mende hasierakoak, intereseko datuak ematen dizkigutenak Igantzi eta igantzitarren inguruan, duela ia 100 urteko jaiak nola ospatzen zituzten ikusteko aukera ematen baitute.

Artxiboak Igantzi