Musika notak airean

Submitted by ereiten on

Image removed.Edozein herriko jaietan bada ezinbesteko suertatzen den elementu bat. Bera gabe festa ulertezina izango litzateke gehienentzat. Izaera oso desberdineko ekintzetan ere protagonista nabaria dela esan daiteke. Festak girotu, ospakizunak benetan ospakizun bihurtu, ekitaldiak handitasunez jantzi... hori da herriko musika banda baten eginkizuna.

Urola zeharkatuz

Submitted by ereiten on

Image removed.Uda garaia iristen denean, Zumaian Urolako itsasadarra zeharkatzen duen ontzi zerbitzua jartzen da martxan. Gehienek herrigunetik Santiago hondartzarako joan etorria egiteko baliatzen dute. Zerbitzu honek, ordea, Zumaiako historian sakontzen den sustrai luzea du.

II. Errepublikaren Aldarria Getarian

Submitted by ereiten on

Image removed.1931ko apirilaren 14ean II. Errepublika aldarrikatu zen Espainian. Apirilaren 12an egindako hauteskundetan eskatutako aldaketa politikoa izan zen hura; Alfontso XIII. boteretik kendu eta monarkiarik gabeko gobernu baten hasiera ekarri zuena. Baina nola bizi izan zen aldaketa hau Getarian?

Etxea erre: Udalaren elkartasuna

Submitted by ereiten on

Image removed.Villabonako Udal Artxiboan jasotzen den dokumentazioari esker badakigu 1812. urtean (Napoleonen Gerran) tropa Frantsesak Villabonan sartu zirela. Akta liburuak 1810 eta 1814 bitartean ezertxo ere esaten ez duen arren beste dokumentu mota batzuetan ikusi dugu 1812. urtean frantsesek erangidako sarraskiak ez zirela gutxi izan.

Luxuaren balioa

Submitted by ereiten on

Udal guztietan badaude udalerri bakoitzari eragiten dien arau juridiko batzuk ordenantza bezala ezagutzen direnak. Udalerrian ordena mantentzeko egiten diren arauak dira eta Udalak osoko bilkuran onartu behar ditu balekoak izan daitezen. Mota desberdinetako ordenantzak egiten dira: fiskalitate kontuak erregulatzen dituztenak, hirigintzako gai desberdinak antolatzen dituztenak (txabolak, estetika, terrazak e.a.) edo poliziari eragiten dietenak. Villabonako Artxiboan mota eta garai desberdinetakoak dauzkagu, zaharrenak XVI. mendekoak izanik.

XIX. mendeko galdeketei etekina ateraz

Submitted by ereiten on

Ikerketa lan bat abian jarri nahi dugunean informazio iturri desberdinak erabil daitezke datuak jasotzeko, beste batzuen artean, idatzizko dokumentuak aurkitzen direlarik. Era berean, hauen artean ere mota desberdinetako datuak ematen dizkiguten testuak daude eta gure ikerketaren helburuaren arabera batzuk edo besteak hartuko ditugu aintzat.

Artxiboen kudeaketa 2019an

Submitted by ereiten on

Kaiolarrak aldatzen ari dira. Orain arte, lekua txukun mantendu, garbitu eta ordenatu. Hortik ekin diogu. Baina dagoeneko hau ez da nahikoa. Itxura aldaketa behar dute Artxiboek, estruktura berriak sortzea, erabiliko ez duguna botatzea eta garai berrietarako egokitzapen elektronikoak gauzatzea. Gure kaiolarrek modernizazioa eskatzen digute gero eta gehiago. Eta nola ez, baita garai honetan hainbeste entzuten dugun digitalizazioa ere.

Etxeratze-agindu edo kera-deiak: Historiaren ildoak errepikatuz

Submitted by ereiten on

Anitz alditan entzun izan dugu Historia errepikatzen diren prozesu eta gertakarien bilduma dela, edota bere ezagutzak aurretik egindako akatsak ez errepikatzeko aukera ematen digula. Modu honetan, aspaldiko agirietan zehar buelta txikia ematea interesgarria izaten da, egun bizi ditugun egoerak, edo antzekoak, beste garai batzuetan eman zirela ikusteko parada ematen baitigu.