Irakurketa Errazaren garrantzia

Submitted by iab on
ALDEEk antolatuta maiatzean Irakurketa errazaren inguruko ikastaro batean izan ginen. Bertan Nerea Aizpurua irakasleari esker hobeto ezagutu dugu proiektu hau. Proiektua azken urteetan indarra hartzen ari da irakurtzean dauden zailtasunak begi bistan daude eta. Liburutegiak Hondarribia

Antzerki tailerra Getarian

Submitted by iab on

Ostegunean martxoak 12 antzerki tailerreko 2. saioa ospatuko da Getariako liburutegian.

HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO ANTZERKI TAILERRA
Maite Aizpurua, Infinitudrama-ren eskutik.

Arte eszenikoetako (dantza, antzerkia, kontalaritza...) jolasen bitartez lagunartean dibertitu eta sortzeko espazioa, eta, bide batez, gorputz adierazpena aberastu, zentzumenak eta emozioak esploratu edota norbanako eta talde bezala harremanak sendotzeko aukera emango duen saio aparta.

Liburutegiak Getaria

2025eko liburutegien eguna eta “interakzio soziala liburutegietan” ekimenaren aurkezpena

Submitted by iab on

Data eta egun handi honekin bat etorriz gure gertuko liburutegiek elkarlanean hitzaldi sorta antolatu zuten Donostian. Bertan izan ginen Ereiteneko lankide batzuk entzule gisa, eta beste hainbat lankide berriz, bertan aipatu ziren ekimenen parte izan ziren.

Azken hauen artean, Hondarribiko liburutegia izan zen protagonistetako bat. Bertan garatu den proiektuetako bat, hasieran sarrera gisa jarri zuten bideoan ikusi genuen.

Liburutegiak Donostia Hondarribia