Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan, Oñatin, Gipuzkoako Ogasunaren bilakaera historikoa aztertzen ari gara. Lan horretan klase pasiboekin egin dugu topo. Belaunaldi berrientzat kontzeptu hori ezezaguna bada ere, funtsezkoa da egungo langile publikoen pentsioen jatorria eta bilakaera ulertzeko.
Artxiboak artxiboakEleberrigintzan eta batez ere zinematografian, arras ezagunak dira presondegietatik ihes egitea helburu daukaten kontakizunak. Gogoan izango dituzue Alcatrazeko Ihesa, Papillon edo Ihes Handia bezalako film goraipatuak. Hauetan kontatzen diren ekintzak ikusgarriak izanik ere, batzuetan errealitateak fikzioa gainditzen du.
Artxiboak Baztan1903. urtea kirol-ekitaldi handi baten lekuko izan zen: Paris-Madril automobil-proba. Gerora, ‘heriotzaren lasterketa’ edo ‘lasterketa odoltsua’ bezalako izenekin ezagutu dena, ondoren ikusiko ditugun arrazoiengatik, automobilismoaren historiako lasterketa basati eta arriskutsuenetako bat izan zen. Hasiera batean, maiatzaren 24tik 26ra bitartean egingo zen lasterketa hiru etapatan banatuta zegoen: Paris-Bordele, Bordele-Gasteiz eta Gasteiz-Madril. Zoritxarrez, lehen etapa baino ezin izan zen bete, lasterketa eten egin baitzen.
Artxiboak VillabonaEmakumearen eguna dela eta artxibozainen artean jarduera txiki bat sustatu dugu. Gure artxiboetan zein dokumentazio dugu esanguratsua eta historikoa (50 urte baino gehiagokoa) emakume bat protagonista duena. Abiapuntua tipikoa, edozein ikerketa historiko egiteko erabiltzen dena. Hipotesia ere: dokumentazio historikoan azalduko zaigu alarguna bezala, ezkonkide bezala,… beti bigarren mailako paperak egiten. Emaitza, polita.
3 arlo bereiztu ditugu:
Denbora librea
Artxiboak Gipuzkoa Emakumeak