Udako Zientzia Txokoa 2013
Aurten ere Eureka! Zientzia Museoaren Udako Zientzia Txokoan parte hartuko dugu. Antolatutako ekintza honek haurrek ondo pasatzea eta zientziaren inguruko jakin-mina piztea dute helburu. 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua eta ekainak 24tik abuztuaren 6ra 5 eguneko txanda ezberdinak antolatuko dira. Bertan jarduera ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.