Elena Barrena Osoro: irakasle
Maisu/maistra ere izan zitekeen, hitzak bere muinean “onena”, “gorena” eta horrelakoak omen daramatza eta. Baina ikastea eragin digu Elenak; eta hori irakastea da, azken batean. Eta nahiago dugu horrela azaldu unibertsitatean hasitako harremana: irakasle izan dugu bera. Izan ere, unibertsitateko giro gris eta apal hartan, bost urte luzez, irakaskuntzan aritzen zirenen artean oso gutxi arduratu ziren irakasteaz. Maisuki irakatsi zigun hark, ordea. Hezkuntza arloan ez ezik, baita alor profesionalean eta maila pertsonalean ere.
Bloga #G1025 Elena_Barrena #GI35Iputza eta Gipuzkoa: Elena Barrenari gorazarre
Iputza eta Gipuzkoa: mila urteko historia. Elena Barrena Osorori gorazarre. #G1025 eta #GI35
Laster 1000 urte beteko ditu Gipuzkoak. Edo, hobeki esanda, hari buruz ezagutzen dugun lehen aipamen historikoak.
Elena Barrena Osororen tesiak ere urteurrena du aurten: 35 egingo ditu. Tesi horretan Iputzaren esanahia jorratu eta ulergarri bihurtu zuen Barrenak, eta Gipuzkoa deitzen dugun izaki politikoaren izaera, izanak eta osagaiak ere xehatu zituen.
Hain zuzen ere, bi ideia horiei baina batez ere bigarrenari eskainia da hemen aurkezten ari garen ekimena.
Bloga Elena_Barrena #G1025 #GI35Caser Betharraman eta Hondarribiko liburutegia
“Liquizqueri ciquiña”, emakumezkoen ohorearen aurkako irainak
Gaurkoan, 1805 urtean irainak direla eta sustatutako auzi-jartze bat dakargu. Kasu honetan, Felipe Antonio Otaegik Maria Josefa Eguzkitzaren (Goroabarrena etxeko maizterra) aurka jarritako kereila dugu, bere emaztea Maria Josefa Garandiasen aurkako irainak direla eta (sig. 165-11). Irain-auziak oso ohikoak dira dokumentazio historikoaren artean eta irainduen ohorea auzitan jartzean oinarritzen dira.
Artxiboak Emakumeak AsteasuFrancisco de Paula Borbon infantearen egonaldia Villabonan
Noizean behin, herriaren iragana gogora ekartzen duen dokumentazioa agertzen da artxiboan. Orain dela gutxi jakin dugu 1830eko uztailaren 26an, Zestoako Bainuetxetik etorrita eta Donostiarako bidean, Francisco de Paula de Borbón eta Luisa Carlota de Borbón-Dos Sicilias infanteak Villabonako Zubiaurre Zarra ostatuan egon zirela. Egonaldi honek herriko jaiekin kointziditu zuenez, ostatu jabeak, Juan Ignacio Etxabegurenek, jasandako kalteen erreklamazioa eskatu zuen.
Artxiboak VillabonaGetariako liburutegian ordutegi eta zerbitzu berriak
Kontrabandoa Hondarribiko liburutegian
Pierre Loti idazle frantsesaren heriotzaren mendeurrena 2023an ospatu genuen. Idazle honen lanak munduko literaturan oihartzun handia izaten jarraitzen du. Lotiren eleberriak urrutiko herrialde eta lurraldeei buruzkoak izan ziren, baina "Ramuntcho" eleberriarekin ohitura horrekin apurtu zuen. Bertan, Ipar Euskal Herriko ohitura eta usadioen goraipamena egiten du. Gai korapilatsuak ere jorratzen ditu, hala nola kontrabandoa, liburuan zehar berebiziko garrantzia harturik.
Liburutegiak HondarribiaEspacio Odisean ere komunitatea oinarri
ZAINTZA. ONDOKOA ENTZUN. ERABILTZAILEAK AKTIBATU.
TOKI ATSEGINAK ESKAINI