Iazko ekainean Amasa-Villabonako Gurea Zine aretoko erakusketa gelan Vicente Ameztoyri buruz zabalik egon zen erakusketan koordinazio eta ekoizpenean parte hartu genuen.
Aste honetan, 'Rockomikiak' erakusketaren harira antolatutako azken hitzaldia izango dugu. Oraingoan Harkaitz Cano gerturatuko da Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretora (3. solairua), euskal literatura-komikigintzan musikak duen presentziaz hitzegitera. Animatu!
Larunbatetan lan egiten duen jendeari ere aukera bat eman behar zaiola eta... herriko ostalariek eta kultura-eragileek hala eskatuta, hurrengo HARRIA HITZ bisita ekainaren 8an eskainiko dugu Usurbilen.
Asteasuko Udal Artxiboa berriz ere euskararekin lotua agertzen zaigu. Aurrekoan bezala, gure lankide Amagoia Piá-k bertan egindako lanei esker gure eskura jarri digu aurreko mendeetako euskal hitz, esaldi, paragrafo edo testuak jasotzen dituen dokumentua. Aurrekoan ez bezala, aurkezten duguna garaikideagoa da.