Dzirt-Dzart eta Harria Hitz

Submitted by ereiten on
Ikasturte hasiera umorez hartzeko irailaren 28an HARRIA HITZ- DZIRT DZART ekimena proposatuko dizuegu. Dzirt-Dzart, izenak berak dioen bezala, bat-batean marrazteko saioa da. Joseba Larratxe eta Antton Olariaga marrazkilariak eta Idoia Torregarai aurkezlea izango dira protagonistak. Marrazkilariak aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera.

Ereitenen ere euskaraz GEHIAGO, GEHIAGOREKIN , GEHIAGOTAN

Submitted by ereiten on
Aurten Euskaraldiko 2.edizioa tokatzen da, gaur bertatik hasiko dena 15 egunez abenduaren 4ra arte. Aurtengo edizioak berritasun bat izan du, hauxe: norbanakoez gain, elkarte edo entitate ezberdinek ere izena eman zezaketela. Izen emate mota hau egiteko baldintzetako bat, entitateak behintzat arigune (euskaraz lasai aritzeko guneak) bat edo bi izatea izan da.

Getariako Udal Liburutegiko korapiloak

Submitted by ereiten on
2022 urteko programazioan korapiloak landu ditugu Getariako Udal Liburutegian. Bideo honetan laburtu eta harilkatuta jaso ditugu. Korapiloen bidez komunitatea eraikitzen! [embed]https://www.youtube.com/watch?v=0qYQDRgi9Sc[/embed]

Oguey eta amamar milla ta bosteunda laroguetaçorçi

Submitted by ereiten on
Image removed.

Asteasuko Udal Artxiboan gordetzen diren XVI. mende hasierako protokoloetan xumea bezain ez-ohikoa den datua topatu dugu: euskaraz idatzitako hitzak, hain zuzen ere. Garai horretako orain arte azaldutako hitzekin alderatuez gero, Asteasuko hau oso bestelakoa dela esan behar dugu.

Elkarrizketan: Nikanor Lertxundi

Submitted by ereiten on

Udalaren ekimenez hilero artxiboari buruzko berri bat argitaratzen da Artzape aldizkarian. Egindako lana errepasatzeko une aproposa dela pentsatzen dugu. Horretarako, Getariako alkate Nikanor Lertxundi elkarrizketatu dugu.

Zergatik hileko artxiboaren berri bat?

San Anton egunera atzera eginez

Submitted by ereiten on

Image removed.Urtarrilean San Anton eguna ospatu izan da Getarian. Tradizio handiko eguna da hau bertakoen artean eta baita inguruko herrietako bizilagunen artean ere. Gaur egun, Urtarrilaren 17a, Txakolin uzta aurkezteko eguna bilakatu da, baina udal-akta liburuak hartu eta denboran atzera egin nahi izan dugu jai hau nola ospatu izan den jakiteko.

Informazioa galtzen denean…

Submitted by ereiten on

Image removed.Argazkiak, dokumentuak, liburuak, CDak, diska gogorrak, web orriak eta abar, guztiek datuak gorde eta eskaintzen dituzte.

Odieta pilotalekuak azpian gordetzen duena

Submitted by ereiten on

Image removed.Ekainaren bukaeran Aitzuri pilotaleku berriak ateak zabaldu zituen Zumaian. Denbora behar izan du proiektuak, baina jadanik errealitatea da herrian: Zumaiak badu pilotaleku berria.

Aztarna Karlistak Villabonako artxiboan

Submitted by ereiten on

Image removed.Gerra Zibilaz hitz egiten dugunean beti datorkigu burura berriena, XX. mendean gertatu zena eta gaur egun oraindik guztien ahoan dagoena Memoria Historikoari esker. Honetaz gain, ordea, gertatu dira beste hiru Euskal Herrian eragin zuzena eta handia eduki dutenak baina kronologikoki urrutiago dauzkagunak, izan ere, XIX.

Aldamar Jauregiko erregeak (II)

Submitted by ereiten on
Urtarrileko berrian aurkeztu genuen Blanquitak -Aldamar jauregiko 6 urteko txikiak- Errege Magoei eginiko oparien zerrenda. Bertan antzeman zitekeen moduan eta aipatu genuen bezala, ez zen inondik inora jatorri apala zeukan neskatila.  Zerrendako eskaerak aztertuz gero, pare bat kontu aipatu beharrean aurkitzen gara. Image removed.