Eburniko kattana 2.3 Otso-harriak - Buhameak

Submitted by ereiten on

Metxaren hiztegia baino lehen ere, erromintxelak bazuen tarte bat Pasaia eta Txingudi artean. Baina buhameen presentzia inon nabaria izatekotan euskaldun egiten gaituen jai berezi batzuetan da. Horrela erakutsi zigun Nicole Lougarotek 2009. urtean, Gatuzain argitaletxearen Bohèmiens liburuan. David Martinen El pueblo gitano en Euskal Herria delako lanak ederki osatzen du hori. (Txalaparta, 2018)

Nicole Laugaroti elkarrizketa

Robinsonen 'El ministerio del futuro'

Submitted by ereiten on

Kim Stanley Robinson

(The ministry for the future)

El ministerio del futuro

Minotauro, 2021

Liburuari buruz eginiko iruzkinetatik liburua bera laguntzeko hautatu esaldiak ezin zintzoagoak izan. Guztiekin gatoz bat. Alegia: pertsonen arteko elkartasuna eta elkarrenganako konfiantza mundua salbatzeko abiapuntutzat jotzen du autoreak; idazlan politikoa da; zientzia-fantastiko ez fiktizio kontakizuna da; biosfera erortzear dugu, galiarren ospetsuen amets gaiztoetan bezala; ekintza sorta eskaintzen du aurrera egin ahal izateko.

Lazkaoko udal kontuak XIX. mende amaieran

Submitted by ereiten on

1882ko otsailaren 21 egun mugitua izan zen Lazkaoko udaletxean. Egun hartan Osoko Bilkura bat ospatu zen. Hau da, herriko alkate eta zinegotziak herriaren eta bere kudeaketaren inguruko erabakiak hartzeko bildu ziren. Garai hartan ia astero elkartzen ziren eta ondorioz, gehienetan bilerak motzak eta landu beharreko gai gutxikoak izaten ziren. Egun hartarako ordea gai oso bereziak gorde ziren.

Artxiboak Lazkao

Errebotea Villabonako artxiboan

Submitted by ereiten on

Jakina da pilotak eta, batez ere, erreboteak Villabonan duen garrantzia. Horrexegatik Amagoia Piak (Ereiten) udal artxiboan gaiaren inguruan topatutako dokumentazioa gure blogean egindako iruzkin baten bidez erakusgai jarri du.

Santio jaiak: atzera begirako erakusketa

Submitted by ereiten on

Amasa-Villabonako udalak herriko jaien inguruko erakusketa eredugarria paratu du. Kultura sailak bultzatuta, artxiboan gordetzen diren materialen erabilera interesgarria dugu martxan. Argazki, agiri, jai egitarauak... baita ere buruhandiak eta erraldoiak, eta kuadrillen apaingarriak. Udal artxiboa herritarren eta udalaren gogoa dela berresten du ekimen honek. Bai eta ondaretzat hartu behar duguna harriak eta eraikinak baino askoz gehiago dela erakutsi ere.

Baietz harritu!

Submitted by ereiten on

Ondarea egonkortu den adierazpen kulturala dugu. Kultura den heinean, eboluzioa, garapena azaltzen du. Ondorioz, nolakoak garen kontatzen du ondareak. Baina ondarea, berez, "gauza" bat da, arte-faktoa. Ez du hitz egiten. Guk interpretatzen dugu eta interpretazioa horren bidez tradizioa baino, gure errealitatea da islatzen duguna. Gure pertsonalitatea eta gure asmoak.

Harria Hitz bisita apirilean Usurbilen

Submitted by ereiten on

HARRIA HITZ bisitaren udaberriko egutegia prest dugu dagoeneko, eta apirilaren 13an izango duzue ibilbidea egiteko lehen aukera. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.  

Pezeratik gure etxeetara

Submitted by ereiten on
Duela bi hilabete baino gehiago gure ohiko lantokia utzi behar izan genuen “telelana” egiten hasteko, egun batetik bestera antolatu behar izan genuen etxetik lan egiteko, zer eta nola egin, nola burutu planifikatuta zeuden hainbat gauza, eta nola antolatu elkarren arteko komunikazioa… horretan ari gara eta horrela jarraituko dugu ez dakigu noiz arte; bakoitzak, etxean, bere txokoa bilatu eta egokitu dugu, ahal den neurrian, lana burutzeko eta, taldean aritzeko. Bi hilabete hauetan, gutako bakoitza bere arloan, gauza asko egiten ari da, katalogazioan, artxiboan, datu-baseetan, eta edukien auker