Doktore Cum Laude berria Ereitenen: Iago Irixoa Cortés

Submitted by ereiten on

Doktore Cum Laude berria dugu Ereitenen: Iago Irixoa Cortés.

Gertutik ezagutzen dugunok bere bikaintasunaren berri badugu, ikerlari fin bezain zorrotza da, baina are pertsona hobeagoa.

Biziki pozten gara!

Kobane calling salgai!

Submitted by ereiten on
Apirila hilabete ederra da Italian. Apirila hilabate ederra da gure Botika nagusian. Urtebete pasa da Hondamuinean argitaratu genuenetik. Data ezin hobea Kobane Calling euskaratua aurkezteko. Aurkezpena iritsiko da. Bitartean, interneten aurre-salgai jarriko dugu “Kobane Calling: orain”, Zerocalcarek Kurdistanera eginiko bidaien kronikak... eta gehiago. Edizio honek Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Are, biak batera, italiarra eta euskalduna, karrikaratu behar genituen.

Komikigunea eta Luis Gasca

Submitted by ereiten on
Aste honetan amaitu da Luis Gascaren ibilia. Beti Komikiguneari lotuta gogoratuko dugun pertsona da honakoa. Komikigunean lanean hasi ginenean ezagutu genuen, berea baitzen Aldundiak eskuratu zuen lehen komiki funtsa eta Komikigunea sortzeko ideia ere ordutik izan baitu bueltaka Gipuzkoako Foru Aldundiak. 1933an sortu zen Luis Gasca Donostian eta gaztetatik izan zuen komikiarekiko zaletasuna, baita berak hainbestetan aipatzen zuen kultura popularrarekiko  hartu-emana ere.

Azaroak 30, zaintza kolektiboaren alde!

Submitted by ereiten on
Zaintza sistema publiko komunitarioa eta unibertsalaren alde jarduteko deialdiaren aurrean, Ereitenek bat egiten du greba feministarekin eta enpresa itxita izango da bihar, azaroak 30.
Kultur arloan ematen ditu Ereitenek bere zerbitzuak. Kulturak alor soziala duelakoan eta  gizartean eragiteko tresna delakoan. Gutxi edo asko, horretan saiatu gara edukiz eta ekintzaz.

Planoak ere, iraganaren irudi

Submitted by ereiten on

Image removed.Artxiboetan ez da dokumentazio idatzia gordetzen soilik. Herriaren iragana erakusten diguten beste hainbat iturri ere badira. Horien artean azpimarragarrienetakoak, ezbairik gabe garaian garaiko krokis, mapa, planoak dira.

Errege Zamalkada

Submitted by ereiten on

Image removed.Abenduaren azken eta urtarrileko lehen egunetan gabon garaia izaten da. Gabon Gauarekin hasi eta Errege Egunarekin bukatzen diren jai hauek aspaldidanik errotutako tradizio dira, erlijio katolikoa iritsi baino lehenagoko erritoetan sustraitzen direnak.

Ez dadila arrain gazitudun kupelik herrigunean egon!

Submitted by ereiten on

Image removed.Getariak izan duen industria garrantzitsuena arrain kontserba izan da. Herri arrantzalea izanik, arraina kontserbatzeko teknikak aspaldidanik ezagutu eta erabili izan dira. XVI. eta XVII. mendeetan arrain gaziketa eta eskabetxea ekoizten zuten lantegiak baziren jadanik.

Plater bakarraren eguna

Submitted by ereiten on

Image removed.“Plater bakarraren eguna”, horrela deitu zitzaion 1936ko Urriaren 30ean Espainian dekretuz hartu zen neurria. Erabakia Gobernadore Zibilek jakinarazi zieten lurraldeko Udalei eta Azaroaren 15ean jarri zen martxan. Getarian Azaroaren 14ko udalbatzarrean jakinarazi zen. Baina, zer zen “Plater bakarraren eguna”?

“...Será observado durante 40 días…”

Submitted by ereiten on

Image removed.Denek dakigu nor den Louis Pasteur (1822-1895), pasteurizazio prozesu famatuaz gain beste hainbat aurkikuntza egin zituen medikuntzaren inguruan. Antisepsiaren gurasoetako bat izan zen, ebakuntzetan erabiltzen zen materialaren esterilizazioari esker heriotza eragiten zuten hainbat gaixotasun saihestuaz.