Fabrikaren barne araudia, atzoko kezkak ala gaurkoak?

Submitted by ereiten on
Gune hau bai Villabonako herriko gai desberdinak jorratzeko edo efemerideetaz hitz egiteko aprobetxatzen dugu, baina baita ere, leku aproposa da Artxiboan aurkitu daitezkeen dokumentu bitxiak erakusteko eta herritarrengana iritsarazteko. Aurreko berrian Subijana y Cia. enpresaren hastapenei buruz hitz egin bagenuen (enpresa Silva anaien eta Frois jaunaren eskuetan zegoen garaiari buruz), oraingoan garai horretakoa den dokumentu berezi bat aurkeztu nahi dugu.

Objektua kontserbatzen ez denean, dokumentua kontsulta dadila

Submitted by ereiten on

Bizitzan aurrera doazen heinean, atzera begiratzeko beta eta gogoa izaten dute askok; horretarako, informazio paregabea aurkitzen da artxiboetan. Horrela egin zuen Argentinan jaioa zen baina Getarian sustraiak zituen erabiltzaile batek 1980. urtean. Udalari eskutitz bat zuzendu zion jakin-min asetu nahian. Egun, korrespondentzia hau eta bere erantzuna, paradoxikoki, artxiboan aurkitzen dira; oso interesgarria da bertan kontatzen den auzia eta hil honetan gertaera hauei buruz hitz egitera gatozkizue.

Ormaiztegi, Goierriko turistak eta luxua aurreko mendean

Submitted by ereiten on

1900 urtea Goierrin. Donostiatik ordu betera, Zumarragatik 8 kilometrora. Zalgurdi bidezko zerbitzuaren edota trenaren bitartez Ordiziako eta Tolosako azokak zein Loiolako Santutegia bisitatzeko leku ederrean.

Arantzako udal araudiak 1892 urtean

Submitted by ereiten on

Herri guztiek dituzte ordenantza ugari. Tokiko legediak osatzeko azken mailako araudiak dira. Bertan biltzen dira zuzenbide administratiboaren inguruko irizpideak: hirigintza arauak betetzeko, zergak nola eta noiz ordaindu… Garai batean ordea, bizitza pribatuko hainbat gai ere arautzen zituen. Honela ikusi daiteke Arantzak 1892 urtean onartutako udal ordenantzen testuan.

Artxiboak Arantza

Pasaiako udalaren arte bilduma

Submitted by ereiten on

Pasaiako Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak, ZABALDIYA bildumaren bigarren zenbakia argitaratu du, Pasaiako udalaren arte bilduma izenburupean

Dzirt-Dzart eta Harria Hitz

Submitted by ereiten on
Ikasturte hasiera umorez hartzeko irailaren 28an HARRIA HITZ- DZIRT DZART ekimena proposatuko dizuegu. Dzirt-Dzart, izenak berak dioen bezala, bat-batean marrazteko saioa da. Joseba Larratxe eta Antton Olariaga marrazkilariak eta Idoia Torregarai aurkezlea izango dira protagonistak. Marrazkilariak aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera.