Naufragioak Euskal Kostaldean
Ereitenek hurrengo hilabeteetan Donostiako Untzi Museoan Naufragioak Euskal Kostaldean ireki berri den erakusketan kolaboratzaile gisa lan egingo du.
Ereitenek hurrengo hilabeteetan Donostiako Untzi Museoan Naufragioak Euskal Kostaldean ireki berri den erakusketan kolaboratzaile gisa lan egingo du.
Eragin eta Ereiten beste behin ere elkarrekin. Oraingoan, Zarauzko baserriak balorean jartzeko, edo goratzeko, edo behar duten errekonozimendua emateko. Folklorekeritik urrun. Baserritarrak ez baitira beste mundu bateko edo beste garai bateko biztanleak.
Liburuxka eta urte osorako herriko merkatuan ikusgai egongo den erakusketa prestatu dugu. Maiatzaren 19an zabalduko da.
Ekainaren 14an zabaldu zen 'Frivolite: XVIII. Mendeko jantziak. San Telmo museoaren bilduma' erakusketa. Ereitenek bilduma honen zati baten dokumentatze lana egin du. Zehazki, aurreko mendeko 40ko hamarkadan Santiago Arcosen emazteak, Concepción Cuadrak, dohaintzan emandako trajeen inguruan.
Komikigunean Xabiroi aldizkariaren azal guztiekin eta bertan argitaratuak izan diren hainbat istorioren marrazki originalekin osatutako erakusketa dago ikusgai. Eskerrak eman behar dizkiogu Ondarruko Luterl taldeari, beraien ekimenez bildu eta osatu zelako erakusketako materiala 2016ko urtarrilean.
Martxoaren 8a hurbil dago eta gure erabiltzaileei orri-markatzaileak banatuko dizkiegu!
Eta zer dute berezi orri-markatzaile hauek?
Ba Hondarribiko emakumeek idatzi dituztela.
Guk eskatu diegu guretzat, gure erabiltzaileentzat hobeto esanda, beraiek zeozer idaztea eta gure lankide Maite Caballerok egindako marrazkiaren laguntzarekin hemen dauzkazue.
Villabonako bizilagun askorentzat ez da oso ezaguna garai batean idi proben inguruan herrian izandako zaletasuna. Baina zaletasun hau benetan sakona eta sendoa izan zen eta honen froga bezala baditugu artxiboan ikusgarri diren hainbat agiri.
Uda
garaian hondartzara joateko ohitura dugu. Eguzki izpi beroek gure azal
eta muskuluak epel ditzaten edota berotik ihes itsasoko uretan
preskatzeko desioz gerturatzen gara kostaldera. Itzurun hondartza
ikusgarria, Santiagoko hareatza zabala eta Algorri harralde lasaia;
Zumaiak aukera paregabeak eskaintzen ditu itsasertzaz gozatzeko.