Dokumentu bat momentu konkretu batetan behar batek bultzatuta sortzen da. Ondorioz, testuinguru historikoari eta egileak berau sortzeko zeukan arrazoiari loturik dago bertan helarazten den informazioa. Denborarekin, ordea, kontestu hau eraldatuz joaten da, baina testuak bere horretan darrai, iraganaren testigu. Honengatik, dokumentua ikertuz, bere sorrera testuinguruaz gehiago ikas dezakegu eta iragana ezagututa, dokumentua hobeto konprenituko dugu.
2020 ilun honetan Ereitenek lanean darrai, aspaldiko lagunei berriak batuz. Azken horietako bat Igantziko Udala dugu. Hango artxiboa antolatzeko helburuari ekin zaio eta beti bezala, lan horrek uzta berezia biltzeko aukera ematen du.
Zalantzarik gabe, perspektiba kontua da. Artxibo mota desberdinak daude, asko, ia artxiboak beste: modernoak, ruinosoak, erosoak, berriak, handiak, hotzak,… Haietara goaz lanera, egunero jantziko dugun arropa haiei egokituaz. Lanera goaz bakarrik, binaka, onenetan hiru lankide. Batzuk musika eramaten dugu, besteek nahiago Irratiko hizlarien konpainia, besteok nahikoa dugu gure pentsamenduak entzutearekin. Prest daramagu bakoitzerako aproposena. Dagoeneko, gure "kamaleoitasuna" ikaragarri garatua dugu. Nik uste gure DNAren estrukturan ere erantsia dugula.
Koldo Mitxelenako Erakusktaretoan erakusgai dauden Fiona Tan artistaren lanen inguruan antolatuko den tailerra da. Erakusketako gaiak abiapuntu bezala hartuta bideo esperimentalak sortuko dira.
Izen ematea kmbisitagidatuak@ereiten.com emailean edo 943112756 izen-abizenak, NA zenbakia, jaiotze data, telefonoa eta emaila zehaztuz.
Azken hilabetetan gure blogean izandako ekarpena oparoa izan da: Argentinatik arbasoen bila dabilen emakume baten kontakizuna, Wolverine komiki pertsonaiaren oinarrizk
Dagoeneko martxoaren 8ra heldu gara, oharkabean, azken bi hilabete hauetan, urteotan jorratutako lanak hasi gara ixten.
Oporrak hartzeko desiratzen? Datozen egunotarako planik bai? Gu proposamen batekin gatoz: apirilaren 7an, larunbatean, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko dugu Usurbilen.