Maiatzeko idatzian aipatu zen Getariak eta Compañía del Ferrocarril de Elgoibar a San Sebastián enpresak izandako lehen kontaktua. Bertan esandakoaren arabera, Getaria-Oiquina izeneko geltokia egon omen zen duela mende bat, baina dirudienez, Getariako Udalari ez zion poztasun berezik eragin honek, kontrakoa baizik, herriaren izendun geltokiari erreferentzia egiten zioten errotulu guztiak kentzeko agindua eman baitzuen.
BAO publishing-en laguntzaz, Zerocalcareren Hondamuinean (Macerie Prime) paratu dugu hemen.
Lehen berdela duzue hau. Ondo portatzen bazarete, (alegia, leitu zakilbaba halangoak!) behar bada bigarrena ere emango dugu.
Edozelan ere, itxialdia amaitu bezain pronto, gure herrietako liburudendak berpiztea denon lana izango da; ta han topatuko duzue berriro komikia.
Txangurroa denontzat, uzkitik txakolina jare arte.
Lanera joateko egunerokotasunean konturatu naiz herri honen berezitasunaz, bi lurralde ezberdinen elkargunea baita. Egungo egoerak, itxiera perimetralarekin, herri honen izaera estrategikoa nabarmentzen du erabat.
Dakizuenez, oso Leial eta oso Noblea den Tolosako villa honetan arras ezagunak dira urte luzez bertan ekoiztu diren Elosegi txapelak, egun herriaren bereizgarrietako bat izatera bilakatzeraino.
Gipuzkoako Artxibo Orokorretik, Elosegitarren funtsarekin lan egitea eskatu digute, txapelen enpresak dohaintzan eman baitzien familiaren zenbait argazki eta dokumentu.
Ereiten Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoan zabaldu den Elena Asins (Madril, 1940) artistaren Topaketa berakorrak erakusketako koordinazioan parte hartu du. Honez gain, pedagogia-programa, publikoaren harrera eta bisita gidatuen arduradun izango da.
Pasa den astean aurkeztu zen Pasaiako udalak argitaratzen duen Sorginarri bildumaren ale berria: Voz y vida obrera. Luzuriaga. Hogeita bost lekukotasun. Bertan, Koldo Izagirrek 25 langileren oroitzapenen bidez borroka politiko-sindikalean erreferentzia nagusia izan zen Luzuriaga fundizioan jazotako hainbat bizipen biltzen ditu.
Mikel Lasa Alegria olerkariaren Bidai kaierak erakusketa ikusgai egongo da Koldo Mitxelana Kulturuneko Ganbara aretoan martxoaren 4tik apirilaren 26ra. Bertan, publiko harreraren ardura izango dugu.
Datorren urriaren 15 eta 16an "La gobernanza de los puertos Atlánticos" sareko 3. solasaldia izango da UNED-Ferrolen.
Portuetan beti egin dute bat kanpo eta bertako kultur praktikek, trukeak ahalbidetuz. Solasaldi hauetan, bertako bizilagunek hauek nola integratu dituzten aztertuko da hainbat alderdi kontuan hartuz: hizkuntza, ohiturak...
Komiki aurkezpena Komikigunean azaroaren 15ean 11:00etan
Hondamuinean / Zerocalcare
Farmazia Beltza 2018
Egilea: Zerocalcare
Itzultzailea: Koldo Izagirre
Izenburua: Hondamuinean