Azkeneko berrian Villabonan industriak eduki zuen eraginari buruz Artxiboan dauzkagun baliabideek eskaintzen dizkiguten datuez hitz egin bagenuen, urte honetan zehar gure blog honetan Villabonari buruz argitaratuko ditugun hurrengo berriak, herri honetako industria enpresa garrantzitsuenetako baten inguruan idatziko ditugu. Subijana enpresan herritar askok lan egin zuten, baita ere kanpotar askok, ibilbide luzeko enpresa bat izan zen gainera, izan ere, 100 urte baino gehiagoko ibilbidea izan zuen, horrek dakarzkien gora behera guztiekin.