Blas de Lezori buruz idatzi diren hiperbole guztiak bere neurrira ekartzeko, Gracia Rivasen (Itsas memoria) eta Olaranen (Lezo eta batez ere Historia de Blas de Lezo) irakurtzea komenigarria da. Fikzioan oinarritu baita, hein handi batean, Lezoren gaineko istorioa. Horrek ere zer pentsa eman beharko lioke etorkizunerako ereduak iraganean bilatzen dituenari.
Hilaren 9an, Gipuzkoako Gordailuak hitzaldi-sorta bat antolatu zuen, bertan zaharberritzen ari diren arte-lan baten inguruan, Zumaiako San Pedro elizan dagoen Juan Martinez Mendarokoaren omenez egindako taulari buruz, hain zuzen ere.
Urtero Udalak herriko jaiak antolatzen ditu emozio handiz. Eta helburu gisa aurrekoak baino alaiagoak izan daitezen hurrengoak eta inguruko jendea herrira gerturatu dadin. Eta hala izan ohi da aspalditik. Adibidez,1913 urteko San Prudentzio jaietako ospakizunetarako Udalak Ordiziako musika banda ekarri nahi izan zuen, Baina “por razones ajenas a su voluntad” ezin omen zuten etorri.
Gainera, txirrindan egiteko zinta lasterketa, aurresku dantzaldia,… Baina denetan ikusgarriena: garaiko pilotaririk famatuenetako bat kontratatu zuen: Zapaterito de Lequeitio.
Artxiboak LazkaoEreiten Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran zabaldu den Iñaki Olazabal (Andoain, 1959) artistaren Zeinuak erakusketako publiko harreraren arduradun izango da.
Erakusketak 3 seriez osatutako instalazio eskultorikoa aurkezten du eta bisitariak berak honi buruzko irakurketa propioa egiteko aukera eskaintzen du.
Orain dela urte batzuk Hondarribiako Fernando Artola Sagarzazu Bordari bertsozale eta poetaren artxibo pertsonala antolatzeko eta sailkatzeko aukera izan genuen: oharrak, zirriborroak, eskutitzak, bertso-epaile izandakoaren puntuaketak... Orain, berriz,1984. urtetik aurrera Hondarribian antolatzen den Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketan sartituak izan diren lanak digitalizatzen ari gara Hondarribiako Liburutegirako. Honen bidez, Interneten egongo dira eskuragarria ipuin, kontaketa zein olerki ezberdinak.
Komikigunearen aurkezpen ekitaldira gonbidatzen zaituztegu.
Noiz? Bihar, urriak 9, 11:00tan.
Non? Komikigunean (Errege Katolikoen kalea, 16).
Azaroak 5. 16.00etan
Sutegian. Kafe tertulia + bisita gidatua: Herri eta Harri
Usurbilgo udala
Aurkene Alzua (lurmetrika)
Ereiten KZ
Zabaldiya bildumarekin aurrera jarraituz, Pasaiako Udala eta Ereitenek elkarlanean sortu dute 'Gehiengoaren hiria' liburua. Egileak Jonander Agirre Mikelez eta Ander Gortazar Balerdi izan dira.
Liburu honen aurkezpena Trintxerpen izango da 2019ko maiatzaren 9an 19:00tan, Trintxerpeko Udal Liburutegian.
Hasi gozatzen liburuaren aurkezpenari esker: