Baietz harritu!

Submitted by ereiten on

Ondarea egonkortu den adierazpen kulturala dugu. Kultura den heinean, eboluzioa, garapena azaltzen du. Ondorioz, nolakoak garen kontatzen du ondareak. Baina ondarea, berez, "gauza" bat da, arte-faktoa. Ez du hitz egiten. Guk interpretatzen dugu eta interpretazioa horren bidez tradizioa baino, gure errealitatea da islatzen duguna. Gure pertsonalitatea eta gure asmoak.

Harria Hitz bisita apirilean Usurbilen

Submitted by ereiten on

HARRIA HITZ bisitaren udaberriko egutegia prest dugu dagoeneko, eta apirilaren 13an izango duzue ibilbidea egiteko lehen aukera. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizuegu eta, bide batez, goiz-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai, 10:00etatik aurrera, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.  

Pezeratik gure etxeetara

Submitted by ereiten on
Duela bi hilabete baino gehiago gure ohiko lantokia utzi behar izan genuen “telelana” egiten hasteko, egun batetik bestera antolatu behar izan genuen etxetik lan egiteko, zer eta nola egin, nola burutu planifikatuta zeuden hainbat gauza, eta nola antolatu elkarren arteko komunikazioa… horretan ari gara eta horrela jarraituko dugu ez dakigu noiz arte; bakoitzak, etxean, bere txokoa bilatu eta egokitu dugu, ahal den neurrian, lana burutzeko eta, taldean aritzeko. Bi hilabete hauetan, gutako bakoitza bere arloan, gauza asko egiten ari da, katalogazioan, artxiboan, datu-baseetan, eta edukien auker

Nazioarteko Liburutegi Eguna Hondarribian

Submitted by ereiten on
Urriaren 24an Nazioarteko Liburutegi eguna da. Hondarribiko Liburutegian data hori ospatzeko hainbat ekintza, ekitaldi, edota proposamen landu ditugu. Aurtengoa desberdina izango dela kontuan hartu dugu, eta antolatutakoak segurtasun neurriak beteko ditu. Liburutegian sartzearekin batera Bidaia agentzia topatuko dugu. Erabiltzaileak nora bidaiatu nahi duen aukeratu ahal izango du, eta horretarako bidaia txartela izango du eskuragarri.

Zeroren 'No sleep till Shengal'

Submitted by ereiten on
Premiazko kontakizuna da hau. Kontatu beharrezkoa, sarraski gehiago izango ez badira. Eta, era berean, kontatu beharrezkoa, ahanzturak jango ez bagaitu. Baina, gainera, kontatu beharrezkoa da konfederakuntza demokratikoaren historia, ezerezaren erdian antolaketa sozial berri batek aurrera egiten ari denaren historia, hain zuzen ere. Zerocalcare itzuli da Kurdistanera, Irakaldera oraingo honetan. Ezidiarrei buruzko kronika egiten du komiki honetan, isis-en atzaparretik ihes egin ostean milaka lagun horiek nola antolatu diren azaltzeko.

Ijito Herriaren Historia jorratzeko modu berriei buruz

Submitted by ereiten on

Image removed.Euskal artxibo baten funtsak arakatuz ijitoei buruzko dokumentazioa topatu dezakegu. Gehienetan, halako idatziek natura juridiko-arautzaile, prozesal edo penala izaten dute. Halakoa da, besteak beste, Villabonako artxiboan 692-4 signaturan gordetzen dena.

...eta bonbillak piztu ziren!

Submitted by ereiten on

Image removed.Uda joan da eta argi orduak gero eta urriagoak dira egunetik egunera. Lehenago iluntzen du eta inguruak beltzez margotzen dira. Eguzki izpiek gure egunerokotasuna baldintzatuko balute, goiz erretiratuko ginateko urteko sasoi honetan.

Turismoari begira

Submitted by ereiten on

Image removed.Maiatzaren bukaeran Zumaiako Kanpina zabaldu zen. Herriak kanpoko bisitariei eskaintzen dien turismora zuzendutako instalakuntza berriena da hau. Zumaiak bisitari ugari jasotzen ditu, batez ere udan. Hala ere, azken urte hauetan, bisitari kopuruak etengabe gora egin du eta urte osoan zehar turistak jasotzen dituen kostaldeko herri bihurtu da.

Euskal Errepublikaren aldarria

Submitted by ereiten on

Image removed.Aurten Bigarren Errepublikaren ezarpenaren 85. urteurrena ospatzen da. Apirilaren 12an egindako hauteskundeek Alfontso XIII. erregea boteretik kentzea lortu zuten, monarkiarik gabeko estatua defendatzen zuen alderdiak irabazi baitzuen.

Andima Ibinagabeitiaren sare soziala

Submitted by ereiten on

1936ko gerrak Portugalen harrapatu zuen lanean; 1935ean atera zen jesuita izateko bidetik eta gerratik libratu zen, baina gero zailena egin zuen: itzuli Bilbora eta espioitza lanean hasi zen erbesteko Jaurlaritzaren zerbitzupean, eta 1947ko martxoan, salaketaren bat tarteko, Deustuko etxera joan zitzaizkion polizia espainolak eta ihes egitea lortu zuen, eta Parisen kokatu zen. Han, 1954 arte, besteak beste, Jon Mirande eta Txomin Peillenen irakasle eta akuilu izan zen.