Jakin badakigu pilota dela Villabonatarren kirolik kuttunenetako bat. Errebotea bereziki, Antzinatik datorren jokua da hau, nahiz eta gaur egun beste kirol batzuen indarragatik baztertua izan. Artxiboko dokumentuen artean murgilduta, kirol honen inguruan hainbat agiri topatu dugu eta interesgarria deritzogu hauek erakustea.
Getaria eta Pasaiaren arteko antzekotasunak Getaria eta Pasaiaren arteko ezberdintasunak bezain nabariak dira.
Gipuzkoako arrantzaleentzat zein arrantza industriarentzat horiek dira bi portu nagusiak.
Hala arrantza mota nola arrantzari lotutako industria, baina, oso bestelakoak izan dira batean eta bestean.
1960. hamarkadan Pasaia da Getariak segitu nahi ez duen hirigintza eta garapen eredua, hitzez hitz udal aktetan jasota, esate baterako.
Zumaiako
Musika Eskolaren sorrerak lotura estua du Udal Bandaren sorrerarekin.
Tarte honetan, aurreko urteko azaroan kaleratuta artikuluan, bandaren
sorreraren inguruan idatzi genuen. Artxiboan aurkitutako 1885. urteko
dokumentazioak Udal Bandaren eta Udal Orkestraren sorreraren berri eman
zigun.
El pasado día 21 nos comunicaron la triste noticia del fallecimiento de Juan Antonio Bonachía Hernando. Catedrático de Historia Medieval en la Universidad de Valladolid y todo un referente en la historiografía, no podemos sino dejar de sentir su pérdida.
Irailarekin batera hasi dira eskoletarako joan etorriak, honek herri guztietan dakartzan aldaketa guztiekin, udako ohiturekin alderatuz betiere. Inork ez du zalantzan jartzen gaur egun haur edo gazte guztien eskolaratzearen, eta honek dakarren alfabetizazioaren, garrantzia. Baina ziurtatu daiteke hori ez dela horrela izan historian zehar.
Artxibozainoi maiz galdetzen zaigu gure ogibideak zertan datzan. Aitortzen dut, itaun hori erantzutea askotan zaila suertatzen zaigula. Erantzun motza, dokumentuak eta datuak kudeatzen ditugula esatea da. ‘Hau zertan hezurmamitzen den?’, honetaz mintzatzeko jada hitz gehiago beharko ditugu. Dokumentua funtzio bat edo batzuk betetzeko sortzen da, baina denbora igaro ahala, hasierako betekizun hauek edukitzeari uzten dio eta, era berean, beste batzuk sortzen zaizkio. Adibidez, ‘Ion, ogia erosi’ idatzia duen paper batekin igorleak hartzaileari eskaera luzatzeko sortua izan da.