Arrate aspaldidanik izan da eibartarrontzat leku berezia. Denok ezagutzen ditugu bertan ospatzen diren jaiak, bertako eliza eta zelaiak, eta asko gara mendi buelta bat eman ostean, orain denbora gutxi itxi zen Kantabria tabernan zerbait hartzera geratutakoak. Baina Eibartik kanpo, nazioartean ere, Arrate izena esanda, hainbat jenderi ezaguna egiten zaio. Honen arrazoi nagusietako bat txirrindularitza da hain zuzen. Nola heldu da Arrateko helmuga azken urteetan, World Tour (nazioarteko maila altuena) kategoriako lasterketetako helmuga izatera?
Artxiboak EibarArtxiboan lan egiteak beti ekartzen du sorpresaren bat. Gipuzkoako Artxibo Orokorrari buruz idatzi genuen beste berri zaharrago batean esan bezala, martxan dugun proiektu honetan Ogasuneko dokumentazioa da aztertzen ari garena. Batek pentsa dezake denbora guztian diru kontuak besterik ez ditugula ikusten. Hori hein handi batean horrela da, eta nahiz eta ez diodan garrantzirik kendu nahi dokumentazio mota horri informazio interesgarri asko ematen baitu, tarteka ekonomiarekin zerikusirik ez duen dokumentazioa ere topatzen dugu. Horrelakoetan, betiko galdera: “hara!
Artxiboak Gipuzkoako Artxibo OrokorraDakizuenez, oso Leial eta oso Noblea den Tolosako villa honetan arras ezagunak dira urte luzez bertan ekoiztu diren Elosegi txapelak, egun herriaren bereizgarrietako bat izatera bilakatzeraino.
Gipuzkoako Artxibo Orokorretik, Elosegitarren funtsarekin lan egitea eskatu digute, txapelen enpresak dohaintzan eman baitzien familiaren zenbait argazki eta dokumentu.
Actualmente, la nao “San Juan”, hundida en Labrador, en la costa canadiense, en 1565, es de sobra conocida.
Artxiboak San_Joan_Naoa Simancaseko Artxibo NagusiaEgun, Kanadako Labrador aldean 1565ean hondoratu zen “San Juan” naoak oihartzun handia lortu du. Lehenengo pausoak Selma Huxleyk eman zituen. Ikertzaile honek itsasontziaren berri izan zuen dokumentazioan, baita bere hondoratzearena ere, Buttes delako portuan gertatutakoa, egun Red Bay izenekoarekin identifikatu den horretan.
Artxiboak Simancaseko Artxibo Nagusia San_Joan_NaoaNominen ordainketa, ibilgailuen gaineko zerga kobratzea, teilatua berritzeko obra baimenaren tasa kobratzea, bulegoko materiala ordaintzea, igerilekuetako jardinetan haziak botatzeagatik ordaintzea,… Ordainketa aginduak gora eta kobratzeko aginduak behera. Urteak aurrera eta urteak atzera. Horrela gabiltza Igantziko Udal Artixboan.1993 urtetik aurrerako kontuen antolaketa lanak egiten. Lankide batek esaten duen moduan, "badira 30 urte, hain gertu ikusten dugun arren, badira 30 urte".
Artxiboak IgantziTeknologia berrien eta Internet artean bizi gara, eduki digitalez inguratuta. Baina
mundu berri digital honetan ez dugu ahaztu behar kultura-ondarea kontserbatzearen
garrantziaz. Gure arbasoetatik jasotako eta egungo gizarteak sortutako ondareaz.
Gainean dugu 2022ko San Miguel eguna, Igantziko herriak gogotsu itxoiten duen data, buruilaren egun honekin hasten baitute herriko bestak igantziarrek. Udal artxiboan daukaten funts interesgarrietan arakatzen ibili gara, bertan dituzten bestetako programak kuxkuxeatuz. Zenbait ale dituzte, XX. mende hasierakoak, intereseko datuak ematen dizkigutenak Igantzi eta igantzitarren inguruan, duela ia 100 urteko jaiak nola ospatzen zituzten ikusteko aukera ematen baitute.
Artxiboak IgantziHerri guztiek dituzte ordenantza ugari. Tokiko legediak osatzeko azken mailako araudiak dira. Bertan biltzen dira zuzenbide administratiboaren inguruko irizpideak: hirigintza arauak betetzeko, zergak nola eta noiz ordaindu… Garai batean ordea, bizitza pribatuko hainbat gai ere arautzen zituen. Honela ikusi daiteke Arantzak 1892 urtean onartutako udal ordenantzen testuan.
Artxiboak Arantza