Hormek diote

Submitted by ereiten on

DSS2016 programa barruan Hormek diote proiektuan parte hartuko dugu.

Hormek diote arte eta teknologia bidezko interakzioa batzen dituen esku-hartzea da. Bost hormatan, Donostian, Pasaian eta Errenterian.

Komiki berrien aurkezpenak

Submitted by ereiten on

Udazkenean beti izaten da liburuak argitaratzeko une berezia, eta aurten ere komikigintzan hori nabarituko da. Hilabete honetan bi komiki berriren aurkezpena ospatzen ari gara Komikigunean.


Haur besoetakoa: Paristik datorren artista

Abenduaren 14ko Harria Hitz, urtea amaitzeko

Submitted by ereiten on
  Abenduaren 14an izango duzuen ibilbide proposamen berria egin nahi dizuegu. Lehenik Judas Arrietaren mural berriaren aurkezpena ere burutuko da 10:30tan eta jarraian Harria Hitz bisita gidatua. Gidari berezi bat izango dugu gainera, Irati Otamendi arkitektoa. Bere ikerketa nagusiak Gipuzkoako, eta bereziki, Oriaren ibai-arroko ondare industriala ardatz duen arren, oraingoan bere ezagutzaren bitartez 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizkigu. Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da eta euskal sorkuntzarekin lotura zuzenekoa.

Hitzarmen kolektiboaren lehen urratsak

Submitted by ereiten on
Logika kapitalista, gure egunerokoa goitik behera gidatzen duen bat eta bakarra, kaleko pertsona xumeenetik gutako bakoitzaren eskubide eta ongizateaz arduratzen direla dioten erakunde publikoetaraino. Eskubideak. Ongizatea. Ahoa betetzen duten hitzak poltsikora begiratu bitartean noski, nola bestela? Artxibo, liburutegi eta museoetan mugitzen gara ereitendarrak, nahiz eta bestelako zenbait txangurrotan aurkitzea arraroa ez izan. Gure lan mundu txiki honetako baso zakar eta ilunetan urte dezente daramatza Ereitenek argi pixka baten bila. Arautu gabeko iluntasunean argiaren bila.

Saguzulo haurren irakurle taldea: letren artean Getaria goxatuz

Submitted by ereiten on
Aurreko berrietan azaldu genizuen bezala, aurtengo ikasturtearekin batera Saguzulo haurren irakurkle taldea martxan jarri dugu Uxue Alberdi idazleak, Getariako Liburutegiko Andoni Olaetxea liburuzainak eta Getariako Udalak. Irakurzaletasuna eta hausnarketarako gaitasuna lantzeko espazio bat ez ezik, gozatzeko eta elkar ezagutzeko gune bat izango da Saguzulo. Irailaren 16an itxi genuen izen ematea eta plaza kopurua ia bere osotasunean bete da, 13 lagunek parte hartuko dute aurtengo edizioan.

Kaderazar: frantsez ttippiaren abentura eta malura gehiago

Submitted by ereiten on
Image removed.

Mugerren jaio zela bagenekien. Orain arte hori 1772. urtean gertatu zela uste genuen. Zalantza dugu, baina, ez ote zen 1769ean izan. Urte batean ala bestean, bere bizitza ez zen asko aldatuko. Ogibidea zapatugilea ala zapatu saltzailea zuen. Zapaterillo francés deitzen zioten ere Pedro Kaderazar jaiotzez zen Frantses ttippiari.

Haurtzaroa eta hezkuntza Villabonan

Submitted by ereiten on

Image removed.Ongi dakigu, bai. Hezkuntza edozein gizarteren euskarri nagusienetako bat da. Hezkuntzarik gabeko herria, atzera doan herria da. Hezkuntza abiapuntua da, baita haurren garapenean ere.