Txokotoko zubian

Submitted by ereiten on

Artxiboetan dokumentazioaren artean gutxitan azaltzen dira beste euskarrietako eduki bitxiak. Besteak beste, zigiluak, balantzak, kintoetako mutikoak neurtzeko egurrezko euskarria... Orain arte bitxiena duela urte batzuk Baztango artxiboan topatutako karta bat, jokoan aritzeko horietakoa. 

Herriko dantzen araudia Lazkaon

Submitted by ereiten on

Folklorea dugu giza-komunitate baten nortasun zantzua. Gizarteak eraldatu ahala, iraganeko ohiturak errekuperatu, gureganatu eta errepikatu egiten dugu. Oso gutxitan, baina, ohituren esanahia aztertzen dugu eta, ia inoiz, ez ditugu usadio horiek modu historikoan pentsatzen. Hau da, betikotasunaren ikuspuntutik hartu eta errepikatu egiten ditugu. Beti izan da horrela, eta beti hala izaten jarraitzeko errepikatu egiten ditugu.

Alabaina, betikotu dugun ohitura askok jaiotze data dute; eta, era berean, beste ohitura batzuk estali egin dituzte.

Artxiboak Lazkao

Udako Zientzia Txokoa 2013

Submitted by ereiten on

Aurten ere Eureka! Zientzia Museoaren Udako Zientzia Txokoan parte hartuko dugu. Antolatutako ekintza honek haurrek ondo pasatzea eta zientziaren inguruko jakin-mina piztea dute helburu. 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendua eta ekainak 24tik abuztuaren 6ra 5 eguneko txanda ezberdinak antolatuko dira. Bertan jarduera ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.

Ibinagabeitiaren eskutitzen sorta

Submitted by ereiten on

Euskara hizkuntza bakar eta arrarotzat jotzeak ekartzen duen anekdotatik hareago, hau da euskara normalizatzeko eta munduko hizkuntza bezala erabiltzeko, Andima Ibiñagabeitia mugarrietako bat dugu.

Era Ibiñagabeitiaren zein beste euskal pentsalari, idazle eta abarren lanak eta pentsamendua ezagutzeko, Pako Suduperen lanak ezinbestekoak ditugu.

Bisita gidatuak Oñatin

Submitted by ereiten on

Oñati beste begirada batetik ezagutzeko aukera duzue honakoa. Oñatiko Hurretik proiektuak, Oñatiko ondarea trasmititzeko arduradun den ekimenak, eta Ereitenek parte hartu dute bisita hauen antolaketan.


Maiatzak 19, 11:00etan 'Emakume ikusezinak' bisita gidatuko dute Anton Azpiazu eta bertako Turismo bulegoak. Bisita hau Oñatiko kaleetan zehar burutuko da, 120 minutuko iraupena izango du eta euskaraz egingo da.

'puntueus' domeinua

Submitted by ereiten on
Une egokia al da 42 lagunen posta elektroniko helbideak aldatu eta migratzeko? Horren zain egon gara '.com' utzi eta '.eus' bilakatzeko. Eta alarma egoera ondoko udara une egokia dela erabaki, edo, egin dugu. Ari gara, ari gara. Zuen mezu batzuk bi bidaia egingo dituzte datozen asteetan zehar, baina laster '.eus' erabiltzen ohituko gara. Puntueus domeinua

Aurten komunitatean 'korapilatuko' da Getariako Liburutegia

Submitted by ereiten on
Liburu eta material ezberdinen erabilera publikoaz haratago, herri liburutegiak erabiltzaile ezberdinen topagunerako, ezagutzak elkar-trukatzeko, elkarren arteko sorkuntzarako edota jendarte eredu hobe eta juxtuago bat ernaltzen joateko espazio gisa ulertzen dituzten ikuspuntuak gero eta gehiago finkatzen ari dira egun.