Nor da Tan? Neska al da? Nongoa da?
Erakusketa honetako hainbat bisitariek egiten dituzten ohiko galderak dira, eta beraiek jakin gabe, urteetan zehar artistak berak bere buruari egindako galderak burutzen ari dira… Nortasunaren inguruko galderak , bere nortasunaren ingurukoak.
Uda hastear dago. Argitsu dago Udaleko udalbatzarren gela. Gainera, estropadetan irabazitako banderek antzerki itxura ematen diote.
Han egongo al dira bandera zaharrak? 1896koak, esate baterako?
Tarte hau Zumaiako artxiboan aurki daiteken informazio oparoaz aritzeko erabili izan dugu. Zumaiako historia gordetzen duten liburu eta orri horiek eman dezaketen informazioaren erakusleiho bezala. Bertan gordeak dauden dokumentuetan murgildu, igerian egin eta lerro hauek beteko dituzten altxor txikien bila ibiltzen gara horretarako.
Abendu
bukaera arte zabalik egongo da Ricardo Ugarteri eskainitako erakusketa.
Trintxerpeko Ciriza Etxean eta San Pedroko udal aretoan, bere ibilbide
artistikoaren zati bat aurkituko dugu, non, materia eta hutsaren arteko
elkarrizketa, eta itsasoa diren gai nagusiak.
San Pedrotan murgilduta dago Zumaia egunotan. Herriko zaindariari eskainitako jai hauek aspaldidanik ospatzen dira. Gaur egun San Telmoak nagusitasuna kendu dieten arren, gustora murgiltzen dira zumaiarrak festagiro epeleko jai udatiar hauetan.
Artxiboetan gordetzen den dokumentazioa mota askotakoa da eta informazio desberdin asko eskaintzen du. Dokumentazio zaharra izaten da gehien nabarmentzen dena, ezagutzen ez dugun jendea eta gizartea hobeto ezagutzera ahalbideratzen bait gaitu. Gainera, nahiz eta idazteko momentuan testu bakoitzak helburu bat eduki, bere baitan datu interesgarri ugari gordetzen dute. Pentsa dezagun adibide bezala, bi pertsonen arteko kontratu batean.