TRANSports erakusketa Tolosan

Submitted by ereiten on

Gipuzkoa, Nafarroa, Huesca eta Pirinio Atlantikoetako artxiboen arteko elkarlanari esker, maiatzaren 23tik aurrera, TRANSports erakusketa ikusgai egongo da Tolosan, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean.

 

Harria Hitz bisita uztailaren 25ean

Submitted by ereiten on
HARRIA HITZ bisita gidatuekin hementxe gaude bueltan. Uda eta udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu ditugu zuentzat. Gure aurtengo lehenengo bisita burutuko dugu uztailaren 25ean. Bisita betiko lez Usurbilen izango da goizeko 11:00etatik aurrera. Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen adibide garbia da Usurbil. Herriaren euskal arte eta sorkuntzarekin bat egiten du eta konpromezua beti izan da senda.

Artxibozain batek dio, nor ote gara?

Submitted by ereiten on
Nondik gatoz? Nora goaz? Zenbatetan egin diogu galdera hori gure buruari! Eta ez bakarrik munduan utziko dugun itzalaren inguruan, baita goizeko zazpitan autoa martxan jarri eta “gaur ze egun da?” galderari erantzuten saiatzen garenean ere. “Asteartea da, Villabonara noa!” edo “osteguna da, Segurara joan beharra dut”, Arantza, Aduna, Zarautz, Igantzi, Baztan,… Asko direla lagun ditugun udal artxiboak eta beok ere egiten dute hausnarketa hori.

Lan hitzarmena La Salvadoran

Submitted by ereiten on

Image removed.Duela 100 urte sinatu zen Villabonako "La Salvadora" paper fabrikan honako hitzarmen hau. Sinplea bezain bitxia dena. Langileak dagokion igandean lana egingo du eta nagusiak asteko beste edozein egunetan 24 orduko jaia emango dio. Logikoa da. Hau adostu beharra zegoen? herriko alkatearen aurrean akta bidez sinatzeko beharra zuen?

'The World of the Newport Ship' kongresua (Bristol, 2014ko uztailak 17-18)

Submitted by ereiten on

2002an, Newporteko antzoki berriaren eraikuntza lanetan ari zirela, egur aztarna batzuk agertu ziren. Modu honetan, eta larrialdiko indusketak egin artean, lanak gelditu egin ziren. Indusketek izugarrizko emaitza ekarri zuten, izan ere 2.000 ohol baino gehiago eta 300 objektu inguru aurkitu ziren, ia guztiak XV. mende erdialdeko ontzi bati zegozkionak.

Altxor txikiak berreskuratzen direnean

Submitted by ereiten on

Image removed.Hilabete hauetan Getariako artxiboa antolatu eta eguneratzeko lanetan murgilduta gabiltza. Paper eta kartoizko kaxa artean igerian. Horrelako lanetan aritzen garenean, noizean behin gertatu izan zaiguna gertatu zaigu oraingoan ere. Kaxa batean gordeta zegoen altxor txiki bat berreskuratu dugu. Altxor grafiko bat.

Jose Maria Zubia “AITA MARI”, itsas salbamenduaren ikur

Submitted by ereiten on

Image removed.Hilabete honen 9. egunean ospatu zen Jose Maria Zubia “Aita Mari” zumaiarraren heriotzaren 150. urteurrena. Arazoetan aurkitzen ziren itsasontzi eta arrantzaleak salbatzeko egindako saiakerengatik egin zen Zumaian jaiotako arratzale eta patroia ezagun.