Villabonako argazkiak

Submitted by ereiten on
Egia da artxibo batean gordetzen den dokumentazioaren gehiengoa idatzizko testuen dokumentuak direla, papera izanik hauen euskarri. Ez da hau ordea, gordetzen den dokumentu mota bakarra, planoak, argazkiak, e.a. ere badaude artxiboetako apaletan. Villabonaren kasuan, argazki bilduma oso urria da. Behin baino gehiagotan aipatu izan dugun sutearen ondorioz, XIX. mendeko gerran suertatutakoa, dokumentazio baliagarri asko galdu zen, argazkiak tartean. Hala ere, baditugu argazki polit eta interesgarriak. Alde batetik, argazki zahar sorta bat dugu, non herriaren aireko irudiak ikus ditzakegun.

Apustu xelebrea

Submitted by ereiten on

Apustuzaleak garela eta edozerrengatik desafioak egiten ditugula… hori aspaldi entzuna dugu. Edozerrengatik egiten direla apustuak, diru gutxi jokatuta, asko, baserriak! apustu arruntak, serioak, xelebreak… Oraingoan arrazoia eman beste aukerarik ez dugu. Tira, garai batean behintzat bai.

Noski gaurkoan xelebre horietako bati buruz hitz egingo dugu. Istorio hau jatorriz Baionako Apezpikutzakoa den Joan Goyac, "el Gascón de Aya" ezizena duenak kontatzen digu Udal Artxiboko agiri batean. Bera da bai apostu honetan parte Asteasuko Juan Usobiagarekin batera 1778. urtean.

Antzekotasunak

Submitted by ereiten on

Segurako Udal Artxiboan argazki bilduma bateratu bat sortzen ari gara. Duela urte batzuk herritarrei etxean gordeta zituzten irudiak udaletxera ekartzeko gonbita egin zitzaien; gero, banan bana digitalizatu, eta kopia erakundean gorde asmoz.

“Liquizqueri ciquiña”, emakumezkoen ohorearen aurkako irainak

Submitted by ereiten on

Gaurkoan, 1805 urtean irainak direla eta sustatutako auzi-jartze bat dakargu. Kasu honetan, Felipe Antonio Otaegik Maria Josefa Eguzkitzaren (Goroabarrena etxeko maizterra) aurka jarritako kereila dugu, bere emaztea Maria Josefa Garandiasen aurkako irainak direla eta (sig. 165-11). Irain-auziak oso ohikoak dira dokumentazio historikoaren artean eta irainduen ohorea auzitan jartzean oinarritzen dira.

Artxiboak Emakumeak Asteasu

Bergarako besarkada

Submitted by ereiten on
Bergaran, laster irekiko den Bergarako Besarkada ospetsuaren inguruko erakusketan lagun izango duzuen liburuxka ekoiztu dugu.

Urkatzeak XVII. mende hasierako Villabonan

Submitted by ereiten on

Artxiboen munduan mugitzen denak badaki noizean behin eta batzutan sarri ere bai, eduki bitxiak dituzten dokumentuak topatu izaten direla, batez ere, gaur egungo ikuspegitik.

Armagintzaren museoa

Submitted by ereiten on

Urte berriarekin lehen erronka berria. Eibarreko Armagintzaren Museoan arituko gara datozen bi urteotan.

Une egokian iritsi zaigun aukera. Lan talde egokia eta jatorra topatu dugu bertan. Hortaz, lan taldeari batu eta dugun guztia emango dugu hobetzen laguntzeko.


Komiki berrien aurkezpenak

Submitted by ereiten on

Udazkenean beti izaten da liburuak argitaratzeko une berezia, eta aurten ere komikigintzan hori nabarituko da. Hilabete honetan bi komiki berriren aurkezpena ospatzen ari gara Komikigunean.


Haur besoetakoa: Paristik datorren artista

Abenduaren 14ko Harria Hitz, urtea amaitzeko

Submitted by ereiten on
  Abenduaren 14an izango duzuen ibilbide proposamen berria egin nahi dizuegu. Lehenik Judas Arrietaren mural berriaren aurkezpena ere burutuko da 10:30tan eta jarraian Harria Hitz bisita gidatua. Gidari berezi bat izango dugu gainera, Irati Otamendi arkitektoa. Bere ikerketa nagusiak Gipuzkoako, eta bereziki, Oriaren ibai-arroko ondare industriala ardatz duen arren, oraingoan bere ezagutzaren bitartez 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dizkigu. Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da eta euskal sorkuntzarekin lotura zuzenekoa.