1894 urteko 57 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez, Orendaingo Udaleko idazkari-lanpostua hutsik zegoela iragarri zen, baina postu horrek berekin beste bi kargu izango zituen: sakristauarena eta organo-jolearena. Lan eskaintza berezia, zalantzarik gabe.
OrendainEgun kaleetan errotulazioak ikustean bizi guztian bertan daudela pentsatu dezakegu, baina, ba ahal dakigu noiz hasi ginen kaleak eta etxeak zenbakiz jazten?
“Marca la x a favor de la Iglesia” entzutean askori belarri batetik sartu eta bestetik irtetzeen zaigu baina XIX. mendean kontuak beste garrantzi bat zuen. Elizari ordaindu beharreko tributua kristau onen eginbeharretako bat zen, baina, ez hori bakarrik, zer eta nola ordainduk ere eztabaidak sortzen baitzituen.
AbaltzizketaUrte gehiegi daramatzagu udalen kontestuen barruan euskararen erabileraren eztabaida luzean. Azken urteetan eztabaida hori amaituta zegoela uste bagenuen ere, beti dago zerbait berriro bizten duena.
Sobera jakina da historian zehar udal dokumentazioaren gehiengoa gaztelaniaz aurkitzen dela eta udal osoko bilkuretako aktak ez dira salbuespena. Hala ere, gure udaletxeetan euskararen erabilera etengabekoa izan denaren aztarnak ikus ditzakegu ofizialki erderaz idatzita dauden dokumentuetan.
Abaltzizketa“No son necesarias grandes conmemoraciones para desplazarse por unos momentos de las ocupaciones habituales que nos envuelven día a día, que nos encaran en dirección hacia el mañana, y dedicarnos a reconocer la trayectoria pasada, la que también día a día ha ido configurando nuestro presente.
A nadie se le ocurriría pensar en sujetos, individuales o colectivos, desprovistos de dimensión espacial, carentes de marco socio-territorial que les contextualiza, que les vincula a una realidad y les otorga una de las señas esenciales de su identidad.
Bloga Elena_Barrena #G1025 #GI35Emakumearen eguna dela eta artxibozainen artean jarduera txiki bat sustatu dugu. Gure artxiboetan zein dokumentazio dugu esanguratsua eta historikoa (50 urte baino gehiagokoa) emakume bat protagonista duena. Abiapuntua tipikoa, edozein ikerketa historiko egiteko erabiltzen dena. Hipotesia ere: dokumentazio historikoan azalduko zaigu alarguna bezala, ezkonkide bezala,… beti bigarren mailako paperak egiten. Emaitza, polita.
3 arlo bereiztu ditugu:
Denbora librea
Artxiboak Gipuzkoa EmakumeakMaisu/maistra ere izan zitekeen, hitzak bere muinean “onena”, “gorena” eta horrelakoak omen daramatza eta. Baina ikastea eragin digu Elenak; eta hori irakastea da, azken batean. Eta nahiago dugu horrela azaldu unibertsitatean hasitako harremana: irakasle izan dugu bera. Izan ere, unibertsitateko giro gris eta apal hartan, bost urte luzez, irakaskuntzan aritzen zirenen artean oso gutxi arduratu ziren irakasteaz. Maisuki irakatsi zigun hark, ordea. Hezkuntza arloan ez ezik, baita alor profesionalean eta maila pertsonalean ere.
Bloga #G1025 Elena_Barrena #GI35Artxiboan gertatzen diren kontuak artxiboan bertan geratzen dira beti. Baina badira batzuk beren xarma berezia dutenak eta kontatuak izatea merezi dutenak. Horrelakoa da duela pare bat egun Asteasuko artxiboan gertatutakoa.
Heroia izatetik psikopata izatera; gizakia eta animalia; sentimenduak kupidarik gabeko egoeran.
Giro gordin eta bortitzean murgildutako pertsonak ditugu protagonista: jende xumea gerrara eramana (edo joana). Bizitza normala duten pertsonak, heroi ala borrero bihurtuta. Hil ala bizi da aukera. Askotan aukeratzen ez dena.