Arrate eta txirrindularitza

Submitted by ereiten on

Arrate aspaldidanik izan da eibartarrontzat leku berezia. Denok ezagutzen ditugu bertan ospatzen diren jaiak, bertako eliza eta zelaiak, eta asko gara mendi buelta bat eman ostean, orain denbora gutxi itxi zen Kantabria tabernan zerbait hartzera geratutakoak. Baina Eibartik kanpo, nazioartean ere, Arrate izena esanda, hainbat jenderi ezaguna egiten zaio. Honen arrazoi nagusietako bat txirrindularitza da hain zuzen. Nola heldu da Arrateko helmuga azken urteetan, World Tour (nazioarteko maila altuena) kategoriako lasterketetako helmuga izatera?

Artxiboak Eibar

Kontuari kontu

Submitted by ereiten on

Ereiten, oraingo honetan ere, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan pasa den ekainaren 28an zabaldu zen Kontuari kontu erakusketan publiko harrera zerbitzuaren arduradun izango da.

Doktore Cum Laude berria Ereitenen: Iago Irixoa Cortés

Submitted by ereiten on

Doktore Cum Laude berria dugu Ereitenen: Iago Irixoa Cortés.

Gertutik ezagutzen dugunok bere bikaintasunaren berri badugu, ikerlari fin bezain zorrotza da, baina are pertsona hobeagoa.

Biziki pozten gara!

Kobane calling salgai!

Submitted by ereiten on
Apirila hilabete ederra da Italian. Apirila hilabate ederra da gure Botika nagusian. Urtebete pasa da Hondamuinean argitaratu genuenetik. Data ezin hobea Kobane Calling euskaratua aurkezteko. Aurkezpena iritsiko da. Bitartean, interneten aurre-salgai jarriko dugu “Kobane Calling: orain”, Zerocalcarek Kurdistanera eginiko bidaien kronikak... eta gehiago. Edizio honek Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Are, biak batera, italiarra eta euskalduna, karrikaratu behar genituen.

Komikigunea eta Luis Gasca

Submitted by ereiten on
Aste honetan amaitu da Luis Gascaren ibilia. Beti Komikiguneari lotuta gogoratuko dugun pertsona da honakoa. Komikigunean lanean hasi ginenean ezagutu genuen, berea baitzen Aldundiak eskuratu zuen lehen komiki funtsa eta Komikigunea sortzeko ideia ere ordutik izan baitu bueltaka Gipuzkoako Foru Aldundiak. 1933an sortu zen Luis Gasca Donostian eta gaztetatik izan zuen komikiarekiko zaletasuna, baita berak hainbestetan aipatzen zuen kultura popularrarekiko  hartu-emana ere.

Azaroak 30, zaintza kolektiboaren alde!

Submitted by ereiten on
Zaintza sistema publiko komunitarioa eta unibertsalaren alde jarduteko deialdiaren aurrean, Ereitenek bat egiten du greba feministarekin eta enpresa itxita izango da bihar, azaroak 30.
Kultur arloan ematen ditu Ereitenek bere zerbitzuak. Kulturak alor soziala duelakoan eta  gizartean eragiteko tresna delakoan. Gutxi edo asko, horretan saiatu gara edukiz eta ekintzaz.

Emakume aitzindari bat Asteasun

Submitted by ereiten on

Image removed.Emakumearen eguna heldu dela eta hona hemen gai honen inguruko gure blogeko berria. Udal arielen administrari karguaren izendapen interesgarria da topatu duguna. Kargu hau, beti bezala, gizon batek betetzen zuen (edo batek baina gehiago herriaren neurriaren arabera).