Emakume artisten txanda da. Kubo Kutxa aretoak ekainaren 19an emakumeen obrekin osatutako erakusketa berria zabalduko du. Batzuk oso ezagunak dira eta beste batzuk aurkikuntza interesgarriak izango dira. Proposamen baikoitza pertsonala eta bakarra da.
Erakusketaren komisarioak bi emakume dira. Ezin beste modu batera izan. Eta emakumeak ere izango dira arretaz eta bisita gidatuez arduratuko direnak: Larraitz Arretxea eta Maite Caballero ilustratzailea.
Historia, artea, gastronomia eta musika uztartuko dituen proposamen batekin gatoz gaurkoan, abuztuaren 5ean, HARRIA HITZ bisita gidatua eskainiko baitugu Usurbilen.
Jakin badakigu pilota dela Villabonatarren kirolik kuttunenetako bat. Errebotea bereziki, Antzinatik datorren jokua da hau, nahiz eta gaur egun beste kirol batzuen indarragatik baztertua izan. Artxiboko dokumentuen artean murgilduta, kirol honen inguruan hainbat agiri topatu dugu eta interesgarria deritzogu hauek erakustea.
Getaria eta Pasaiaren arteko antzekotasunak Getaria eta Pasaiaren arteko ezberdintasunak bezain nabariak dira.
Gipuzkoako arrantzaleentzat zein arrantza industriarentzat horiek dira bi portu nagusiak.
Hala arrantza mota nola arrantzari lotutako industria, baina, oso bestelakoak izan dira batean eta bestean.
1960. hamarkadan Pasaia da Getariak segitu nahi ez duen hirigintza eta garapen eredua, hitzez hitz udal aktetan jasota, esate baterako.
Zumaiako
Musika Eskolaren sorrerak lotura estua du Udal Bandaren sorrerarekin.
Tarte honetan, aurreko urteko azaroan kaleratuta artikuluan, bandaren
sorreraren inguruan idatzi genuen. Artxiboan aurkitutako 1885. urteko
dokumentazioak Udal Bandaren eta Udal Orkestraren sorreraren berri eman
zigun.